Mostrando entradas con la etiqueta pello. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta pello. Mostrar todas las entradas

2009/04/27

2009/03/22

UNA MENTE MARAVILLOSA

Fitxa teknikoa:

Zuzendaria: Ron Howard
Gidoia: Akiva Goldsman
Produkzioa: Brian Grazer
Ron howard
Maureen Peyrot
Musika: James Horner
Argazkiak: Roger Deakins
Akotreak: Russel Crowe
Ed Harris
Jennifer Connely
Christopher Pulmmer
Paul Bettany
Adam Goldberg
Josh Lucas
Herrialdea: AEB
Urtea: 2001
Generoa: Drama
Iraupena: 135 minutu

Sinopsia:

John Nash da protagonista, oso azkarra da eta unibertsitatean klaseak ematen ditu. Bertan bere emaztea ,Alicia , ezagutzen du eta honekin seme bat izaten du. Baina Nash ez da pertsona guzitiz normala gobernuarentzat lan egiten duela pentsatzen baitu eta Errusioarrek berarekin amaitu nahi dutela uste du, hau eta beste zenbait gertakizun bere eskizofreniarengatik gertatzen dira.
Nash-ek eskizofreniari aurre egiten dio eta azkenean nobel saria jasozen du arlo ekonomikoan egindako lorepenengatik

Pertsonaiak:

John Forbes Nash: Pelikulako protagonista da, oso inteligentea izan arren ez da batere trebea pertsonen harteko harremanetarako, eskizofrenia baitauka. Ekonomian egindako lorpenei esker nobel saria jasotzea lortuko du.
Alicia: Nash-en emakumea eta bere ikaslea unibertsitatean emakume ona eta adoretsua, bere senarrari aurre egiten laguntzen baitio.
William Parcher: Nash-ek imaginatutako detektibea, Johni misoak bidaltzen dizkiona.
Charles: Nash-ek imaginatutako bere gelakidea, imaginatua izan arren oso pertsona jatorra eta lagun ona, bere arrebaren alabarekin agertzen da askotan.

Eskizofrenia:

Eskizofrenia da Nash-ek duen gaixotasun psikologikoa.

Eskizofrenia gaixotasun mental larria da eta kronikoa, hau da, behin garatu eta bizitza osorako duguna. Batzuetan pertsonak errealitatearekin apurketak dituzte, haluzinazioak, delirioak (sinesmen faltsuak)etb.

Eskizofrenia gutxi gorabehera 17 urtetik gora garatzen hasten da.

Sintomak bost taldetan banatzen dira.

  • Lehenengo taldean, sintoma positiboak daude. Zoraldiak(delirio), lilurapenak(aluzinazio), jokabide aldaketak, eta urduritasuna. “Psikosi” izena hartzen duten sintomak dira.
  • Bigarren taldean, sintoma negatiboak daude. Hala nola: loezina (insomnio), gose falta etb.
  • Hirugarren taldean, adimenarekin lotuta dauden sintomak daude. Bertan honako hauek agertzen dira: arreta, informazioa hartzea eta logika elkarketa deuseztatzea; ikastea galaraztea… Talde honetan dauden sintomak dira ezgaitasun sozial gehien eragiten dutenak.
  • Laugarren taldean, sentipenekin lotuta dauden sintomak agertzen dira: haserrekortasuna, kezkatzea, tentsioa, depresioa, etsitzea eta ekintza suizidak.
  • Azkenik, bosgarren taldean, sintoma anti-sozialak izaten dira.
Nerabezaroan edo gaztea zarenean agertzen da, aurrerago gizonengan emakumeengan baino eta gizonezkoek hondatzeko joera latzagoa daukate. Askotan, bizitza osorako irauten du, baina badaude gaixotasun hau gainditu dutenak ere. John Nash-ek ere gaisotasuna kontrolatzea lortu zuen.

John Nash:

John Forbes Nash( Virginia 1928-aren ekainak 13-a) Estatubatuar matematikalaria da.
1994-ean ekonomiako nobel saria jaso zuen egindako lorpenetan jokoen teorian eta negoziaketetan.
John Nash betidanik izan zen oso mutil bakartia, liburuak ziren bere lagunik onenak, bere gurasoak oso ikaselak izan ziren eta, John gurasoetatik jaso zuen gauza hauek, eskola honetara eraman baitzuten gurasoek.
Txikitatk ikusten zitzaion oso azkarra zela, baina beste mutilekin egoteko sailtasunak zituen.
Nash gauza ugari ikasi zituen eta Massachusetts-ko teknologia instituto-ko irakasle izatera heldu zen. Bertan bere emakumea Alicia ezagutu zuen. Eskondu eta urte bat beranduago eskizofrenia, antzeman zioten Aliciarekin seme bat izan zuen, baina gaizotazunagatik John Internatu zuten eta Aliciatas dibortsiatu zen 1963-an. Azkenik bikoteak bueltatu egin zen John nobel saria jaso ondoren 1994-ena eta 2001 berriz eskondu ziren.

Iritzia:

Niri asko gustatu zait oso interesagarria iruditu bait zait ikustea nola saiatzen zen, gaixotasunari aurre egiten. Asko gustatu zait ere bere emazteak erakutsitako adore eta arazoei aurre egiteko gaitasuna

(Webgrafia eta edo bibliografia? irakaslea)

2009/01/19

2009/01/17

RECUERDA (filma)

Fitxa teknikoa:
Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Aktoreak: - Ingrid Bergaman ( Constance doktorea)
- Gregory Peck ( John Ballantine)
- Leo G. Carrol ( Murchison doktorea)
- Michael Chekhov ( Brulov doktorea)
Estrenaildia: 01-01-1945
Iraupena: 111 minutu
Herrialdea: Amerikako Estatu Batuak
Genero: Thriller
Argazkilaritza: George Barnes
Musika: Miklos Rozsa
Gidoia: Ben Hecht eta Angus Macphail
Produktorea: David O. Selznick Produciton

Sinopsia:

John Ballantine , Edward doktorearekin eskiatzen zegoela Edward amildegi batetik jausi eta hil zen. Ballantine-ek ondorioz amnesia jasarri zuen, eta pentsatsen du berak hil duela Edward doktorea, ez baita gogoratzen akzidentean gertatutakoa. Ballantine beldurturik Edward doktorearen modura lan egiten hasten da. Klinika batera doa lanera bertan berataz maiteminduko den Constance doktorea esagutzen du. Neska bereala konturatzen da, Ballantine ez dela benetazko Edward doktorea, eta psikoanalisia eta ametsen interpretazioari esker krimena destapatzea lortzen dute, guztien sorpresarako Edward doktorearen hiltzailea Brulov doktorea izango da.

Protagonistaren amnesia mota:

Protagonistaren amnesia, amnesia partziala da. Honek oroitzapenaren atala edo une baten da eta ez da beti arazo organikoen eraginez gertatzen; batzuetan jatorri psikogenoa izaten dute. Honen barruan bi motatakoak daude hutsune amnesia edo amnesia selektiboa, eta Ballantine-ena selektiboa da.
Amnesia selektiboa afektiboki eragin handia duten egoera gogora ekartzeko ezintasuna da. Defendatzeko mekanismo bat litzateke eta badirudi oroitzapenaren galtze hori ez dela benetan gertatzen, egoera psikologiko egokietan erraz gogoratu al baita.


Ametsen Interpretazioa:

Constance doktorea Murchinson doktorearekin batera John Ballantinen ametsak interpretazten dituzte. Costance-ek marra batzuk egiten ditu sardeska batekin mantel zuri batean, hori urduritu egiten du john-i, horrela konturatzen dira marrak zuriaren gainean eskien markak direla eta gertatutakoa elurran gertatu zela interpretatzen dute. Bigarrenik John-ek kasino batean dago kartetan jolasten kartei buelta ematean bere kartak guzitiz zuriak dira eta kasinotik botatzen dute tranpati bat delakoan. Berarekin jolasten dagoena Edward da eta kasinotik botatzen duena Brulov doktorea. Geroago beste batean Ballantaine korrikan doala
gizon bat teiltutik erortzen dela ikusten du, Edward doktorea. Baina gero tximiniaren atzealdetik gizon bat, Brulov doktorea, agertzen da gurpil bat esku hartean duela.

Iritzia:

Niri pelikula asko gustatu zait oso interesgarria iruditu zait nola konpondu duten Bllantine doktorearen arazoa. Gainera asko arritu nau niri pelikula hau gustatu izana zergatik ez zaizkit gustatzen zuri-beltzeko filmak eta hau asko esan dudan bezala asko gustatu zait. Beneta unkitu nau Constance doktorearen jarrera zergatik John ezetz esan arren eta ezienzkoa zela esan arren arazoa konpontzen laguntzen dio eta lortzen du, bertan ikus dezakegu emakumea guztiz maitemindurik dagoela.
Baita ere harritu nau garai hartan zegoen matxismoa, bereziki Constance-ek eskatzen dionean John-eri ez jotzeko oso gogor, benetan harritu nau. Oso emozionantea iruditu zait baita ere, filma amaitu arte ez nuelako sumatu nor zen gaizkilea.

2009/01/15