2009/01/25

Recuerda - Eunate Angulo

SPELLBOUND

*Fitxa teknikoa:

Urtea: 1945
Iraupena: 111min
Herria: A.E.B
Zuzendaria: Alfred hitchock
Musika: Miklós Ròzsa
Argazkilaria: George Barnes
Mota: Intriga
Produkzioa: David O. Selznick Production

*Sinopsia:

Psikiatriko batera heltzen da gazte bat, zuzendaria izango zena (Gregory Peck), baina egunak igaro ahala, Constance (Ingrid Bergman) doktorea fijatu egiten da, Edwardesek jarrera arraroa duela, horiiraganean gertatutako gauza baten ondorioa da baina honek ez du gogoratzen, beraz hori konpontzen saiatzen dira.


*Filma eta oroimena:

Filma honek zerikusi handia dauka oroimenarekin, zeren filmako protagonistak amnesia dauka, beraz ez da gogoratzen iraganean gertatutako gauzetaz, baina hala ere inkonszientean baditu gordetak hainbat oroitzapen eta hauek eskizofreniko bilakatzen dute, txikitan bere neba txikia hil baitzen eta honek pentzatzen du bere erruz izan zela.
Arazo honi aurre egiteko, bere oroimenean atzera egitea saiatzen dira eta lortu egiten dute.

*Psikoanalisiaren garrantzia:

Film honetan psikoanalisia askotan ikusten da, honen bidez gaixoak sendatzen dituzte. Inonzientean dauzkaten ideaiak birgogoratzen eta gaindizten ikasten.

*Protagonistak duen amnesia mota eta ezaugarriak:

Protagonistak duen amnesia, partziala da.
Protagonistaren amnesia, amnesia partziala da. Honek oroitzapenaren atala edo une batena da eta ez da beti arazo organikoen eraginez gertatzen; batzuetan jatorri psikogenoa izaten dute. Honen barruan bi motatako daude: hutsune amnesia eta amnesia selektiboa, eta Ballantine-ena selektiboa da.Amnesia selektiboa afektiboki eragin handia duten egoera gogora ekartzeko ezintasuna da. Defendatzeko mekanismo bat litzateke eta badirudi oroitzapenaren galtze hori ez dela benetan gertatzen, egoera psikologiko egokietan erraz gogoratu al baita.


*Ametsen interpretazioa:

Protagonistak duen ametsa: marrak zuriaren gainean. Ballantine gauzak gogoratzen hasten da, bera zegoen kasinoan jolasten gizon batekin eta hau tranpati bat zenez botatzen dute. Gero,Ballantine doa korrika eta ikusten du etxe baten teilatu batean gizon hau jausten eta beraren atzean beste gizon bat (honek tiro bat bota zion). Constancek eta Brulovek esaten dute teilatutik jausten den mutila Edwars dela eta bera botatzen duena Murchison doktorea da.
Amets honi esker gauzak gogoratzen hasten da.

*Pazienteak:

Mary psikoanalisiarekin tratatu zuen.
Gards-ek pentsatzen zuen bere aita hil zuela.

*Iritsia:

Hasieran piska bat geldoa iruditu zitzaidan, beraz piska bat azpergarria baina filma aurrera joan ahala gero eta interesgarriago bilakatzen zen.

2009/01/22

Gogoratu

FITXA TEKNIKOA

Urtea: 1945
Iraupena: 111 minutu
Herria: A.E.B
Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Gidoia: Ben Hecht
Musika: Miklós Rózsa
Argazkiak: George Barnes
Errepartoa: Ingrid Bergman, Gregory Peck, Leo G. Carroll, John Emery, Wallace Ford, Rhonda Fleming, Michael Chekhov
Produkzioa: David O. Selznick Production


SINOPSIA

Constance Peterson, klinika batean lan egiten du doktore bezala. Egun batean esaten diote Edwards doktorea ailegatuko dela. Hasieratik, Edwards Constance-en atzetik joaten da. Baina Edwards zeozer arraro dauka. Hortaz, Constance, Edwards ez dela bere benetako izena asmatzen du. Azkenean Edwards ospitaletik kanpo joan behar da poliziatik ezkutatzera. Constance, bere atzetik joaten da eta laguntzen saiatzen da. Baina arazo bat dute. Ez dakite non ezkutatu, eta horrrexegatik bere maisuaren estera joaten da. Han, eskizofrenikoa dela argitzen du eta ametsen bidez iragana argitzen du. Hortaz, jakiten du nahigabe bere anaia hil zela eta horrexegatik trauma bat zuela. Gainera, Brulov doktorea benetako Edwards doktorea hile gin duela jakiten du. Azkenean errugabetasuna argitzen du eta biek pozik bizitzen dute elkarrekin.


FILMA ETA OROIMENA


Filme honetan oroimenari buruz hitz egiten dute. John Ballantine ez du gogoratzen bere iragana eta horrexegatik ditu hainbeste arazo.Azkenean ametsen psikoanalisiaren bidez bere oroitzapenak askatzen ditu.


DR. EDWARDSEK (JOHN BALLANTINEK) DITUEN EZAUGARRI PSIKOLOGIKOAK HASIERAN ETA BUKAERAN


John Ballantin eskiatzen zegoenean bere eskiak sortzen zuten halako lerro zuriak. Horrexegatik halako lerroak ikusten zituenean erotu egiten zen. Hau da, eskizofrenia zuen. Amnesia ere nabarmena da filmearen hasieran. Azkenean zendatuta dago.



PSIKOANALISIAREN GARRANTZIA

Filmean, momentu batzuetan Constance John-i eskatzen dio bere iragana gogoratzeko. Baina honek ezin du eta horrexegatik psikoanalisia erabiltzen dute. Hau da, jokabidearen esanahi inkontzientea kontzientera ekartzen du metodo honen bidez.


PROTAGONISTAK DUEN AMNESIA MOTA ETA EZAUGARRIAK

Protagonista, filme honetan, amnesia partziala du. Hau da, oroitzapenaren atal edo une baten galera da eta ez da beti arazo organikoen eraginez gertatzen. Eta amnesia honen barruan, amnesia selektiboa dago. Afektiboki eragin handia duten egoerak gogora ekartzeko ezintasuna.


IRITZIA

Filme hau nahiko berezia da. Hainbat ezaugarri psikologiko uztartu ditu filmean zehar. Hortaz, filmea hainbat leku aldaketa egiten ditu eta dinamikoa bihurtzen du filmea. Interesgarria da Johnen garapena liburuan zehar. Alfred oso ondo adierazi du amnesia duen paziente baten joera. Filmean ageritako pertsonaiak oso bereziak dira. Bakoitzari ezaugarri ugari ematen dio zuzendaria.

2009/01/21

gogoratuu !!

Gogoratu-Recuerda:

1.Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Spellbound.
Estreinaldia: 1945.
Hiritartasuna: USA.
Zuzendaria: Alfred Hitchcock.
Produktorea: David O. Selznick.
Aktoreak: Gregory Peck, Ingrid Bergman, Rhonda Fleming, Michael Chekhov, Leo G. Carroll, John Emery, Steven Geray, Paul Harvey, Donald Curtis, Norman Lloyd, Wallace Ford, Bill Goodwin, Art Baker, Regis Toomey, Irving Bacon.
Argazkilaritza: George Barnes.Iraupena: 111 min.

Filma hau zuriz eta beltzez eginda dago.


2.Sinopsia:

John Ballantine eta Edwardes doktoreak elkarrekin eskiatzen daudenean, istripu bat izan dute. Edwardes hil da eta Ballantinek amnesia dauka. Ez daki zer gertatu den, nor den… Ballantinek Edward pertsonaia hartu du eta Green Manors klinikara joan da.
Constance izeneko doktore bat konturatu da ez dela benetako Edwardes. Constance berataz maiteminduta dagoenez arriskuan jarri du bere lana eta bere bizitza. Azkenean, jakin du Edwardes, John Ballantine izeneko gizon bat dela. Edwardes doktorearen hiltzailea Murchison doktorea da. Hau, psikoanalisia eta ametsen interpretazioa erabiltzen jakin dute.


3.Filma eta Oroimena:

Nire ustez, filma hau oroimenarekin zerikusia dauka, zeren eta Constance doktorea konturatzen da John Ballantinek amnesia duela eta amnesia gainditzeko, honek iraganean gertatu diren gauzak gogoratu behar ditu.


4.Dr.Edwardesek (John Ballantinek) dituen ezaugarri psikologikoak hasieran eta bukaeran:

Nire ustez, Johnek filme honetan duen ezaugarri bakarra eskizofrenia da; hau da, berak adibidez ohean dauden marrak ikustean jarrera txarra izaten du eta urduri jartzen da eta haserre.

Eskizofrenia:

Eskizofrenia izaten dituen sintomak hauek dira:

Lehenengo taldean, sintoma positiboak daude. Zoraldiak(delirio), lilurapenak(aluzinazio), jokabide aldaketak, eta urduritasuna. “Psikosi” izena hartzen duten sintomak dira.
Bigarren taldean, sintoma negatiboak daude. Funtzio psikikoak galtzeari edo urritzeari deritzo.
Hirugarren taldean, adimenarekin lotuta dauden sintomak daude. Bertan honako hauek agertzen dira: arreta, informazioa hartzea eta logika elkarketa deuseztatzea; ikastea galaraztea… Talde honetan dauden sintomak dira ezgaitasun sozial gehien eragiten dutenak.
Laugarren taldean, sentipenekin lotuta dauden sintomak agertzen dira: haserrekortasuna, kezkatzea, tentsioa, depresioa, etsitzea eta ekintza suizidak.
Azkenik, bosgarren taldean, sintoma anti-sozialak izaten dira.
Ezaugarriak honakoak dira:
Nerabezaroan edo gaztea zarenean agertzen da, aurrerago gizonengan emakumeengan baino eta gizonezkoek hondatzeko joera latzagoa daukate. Askotan, bizitza osorako irauten du, baina badaude gaixotasun hau gainditu dutenak ere.

5.Psikoanalisiaren garrantzia:
Filma honetan eszena askotan ikus daiteke Psikoanalisia, hau da, psikoanalisiak pazientearen adimen-prozesuzko osagai inkontzienteen arteko harremanak bilatzen ditu. Adibidez, filma honetan agertzen da, Constance doktoreak Mary izeneko neska bat tratatzen duenean. Esate baterako, filma honetan hipnosia erabiltzen dute,hau da, Constance doktoreak Johnekin egiten duenean, honek bere gaixotasuna gainditzeko.

6.Protagonistak duen amnesia mota eta ezaugarriak:
Protaginistak duen amnesia, amnesia partziala da.
Amnesia Partziala : Oroitzapenaren atal edo une baten galera da eta ez da beti arazo organikoen eraginez gertatzen; batzuetan jatorri psikogenoa izaten dute.
Amnesia partzialaren barruan amnesia selektiboa dago, hau da, afektiboki eragin handia duten egoerak gogora ekartzeko ezintasuna da.

7.Ametsen interpretazioa:
Constance doktoreak Bruloti sinestarazten dio John Ballantin ez dela pertsona txarra, pertsona ona baizik. Horregatik ez du poliziari deitzen. Eta orduan hasten dira interpretazioak gertatzen .Adibidez: marra beltzak zuriaren gainean. Ballantin gauzak gogoratzen hasten da, bera zegoen kasinoan jolasten gizon batekin eta hau tranpati bat zenez botatzen dute. Gero,Ballantin doa korrika eta ikusten du etxe baten teilatu batean gizon hau jausten eta beraren atzean beste gizon bat (honek bota zion). Constancek eta Murchisonek esaten dute teilatutik jausten den mutila Edwars dela eta bera botatzen duena Brulov doktorea da.

8. Pazienteak :
Constancek bi paziente izan ditu: Mary eta Gards. Lehenengoa psikoanalisiaren bitartez tratatu du eta bigarrena, bere aita hil zuela pentsatzen zuen.

9. Iritzia:
Niretzat, filma hau interesgarria izan da. Pertsonek dituzten arazoak ikus daitezke eta nola doktoreek konpontzen dituzten. Baina azkenean, pixka bat aspergarria egin zitzaidan.
GOGORATU:

“Recuerda” pelikula:

• Fitxa Teknikoa:

Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Aktoreak: Ingrid Bergman (Constance Peterson doktorea)
Gregory Peck (John Ballantine)
Leo G. Carroll (Murchison doktorea)
Michael Chekhov(Brulov doktorea)
Estreinaldia: 01/01/1945
Iraupena: 1 ordu, 51min (111min)
Jatorrizko herriadea: AEB
Genero: Thriller; drama, amodioa eta misterioa.
Argazkilaritza: George Barnes
Musika: Miklos Rozsa
Gidoia: Ben Hecht eta Angus Macphail
Produktorea: David O. Selznick Produciton



• Sinopsia:

Green Manors-en klinika psikiatrikora ailegatzen da Edwardes doktore famatu eta ohoretsua, adineko gizonari ordezkatzeko.
Doktore berria, bezte medikuei oso berezi iruditzen zaie, amnesiako sintomak eta erruduntasuneko konplexu handia erakusten zuen.
Edwardes-ek uste du hilketa baten erruduna dena baina ez da gai gogoratzeko honen ingurunean dabiltzana.
Constance Peterson medikua berataz maiteminduta dago eta saiatuko da hala edo nola gizonaren arazoak konpontzen bere ohore profesionala arriskuan jarriz baita bere bizitza.

• Dr. Edwardsek (John Ballantinek) dituen ezaugarri psikologikoak hasieran eta bukaeran:

Nire ustez John-ek duena obsesioa eta amnesiaren kontzekuentziak dira. Mahai gainean marrak marraztuta ikusten dituenean oso txarto jartzen da. Baina arazoa da ez duela gogoratzen zergatik jartzen den horrela. Orduan Peterson-ek denbora betez behatu ondoren bezte doktorearekin hasten da hipnosia lantzen eta pixkanaka pixknaka Jhon-ek bere txikitako iragana gogoratzen hasten da.



• Psikoanalisiaren garrantzia:

Nire ustez film honetan gizon hau sendatzeko beharrezkoa dela psikoanalisia, horrela pertsona honen pentsamenduetan sartu ahal izateko eta bere arazoa laizterrago sendatzeko.
Pelikula honetan bi motatako psikoanalisi erabiltzen dute:
Asoziazionismoa eta hipnosia.

• Gogoetak:

- Constancek marra batzuk egiten dituenean mahaiaren gainean:

Costance doktoreak marra batzuk egiten dituenean mahaiaren gainean Edwardes doktore faltsua oso txarto jartzen da.Eta gertatzen dena da: Txikitan bere anaia eta bera jolasten zeudela aldapa batetik bota zuen anai txikia eta nahi gabe hil egin zuen.Honez gero inpresio handia eman zionez zailtazun handiak zituen gertatutakoa gogoratzeko eta hortaz marra zuriak ikusten zituenean, bere arazo psikologikoak kanporatu egiten ziren.

2009/01/18

Ana Sullivanen miraria


HELEN, bere andereño Anna Sullivanen laguntzaz, ilunbetik sortu eta ezagutzaren munduan sartzen den neskatoa da. Besteak beste komunikazio miraria lortzeko gainditu behar diren trabak eta berezko emozio eta sentimenak modu egokian adierazteko aukeren askapena lortzen ditu.

2009/01/17

RECUERDA (filma)

Fitxa teknikoa:
Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Aktoreak: - Ingrid Bergaman ( Constance doktorea)
- Gregory Peck ( John Ballantine)
- Leo G. Carrol ( Murchison doktorea)
- Michael Chekhov ( Brulov doktorea)
Estrenaildia: 01-01-1945
Iraupena: 111 minutu
Herrialdea: Amerikako Estatu Batuak
Genero: Thriller
Argazkilaritza: George Barnes
Musika: Miklos Rozsa
Gidoia: Ben Hecht eta Angus Macphail
Produktorea: David O. Selznick Produciton

Sinopsia:

John Ballantine , Edward doktorearekin eskiatzen zegoela Edward amildegi batetik jausi eta hil zen. Ballantine-ek ondorioz amnesia jasarri zuen, eta pentsatsen du berak hil duela Edward doktorea, ez baita gogoratzen akzidentean gertatutakoa. Ballantine beldurturik Edward doktorearen modura lan egiten hasten da. Klinika batera doa lanera bertan berataz maiteminduko den Constance doktorea esagutzen du. Neska bereala konturatzen da, Ballantine ez dela benetazko Edward doktorea, eta psikoanalisia eta ametsen interpretazioari esker krimena destapatzea lortzen dute, guztien sorpresarako Edward doktorearen hiltzailea Brulov doktorea izango da.

Protagonistaren amnesia mota:

Protagonistaren amnesia, amnesia partziala da. Honek oroitzapenaren atala edo une baten da eta ez da beti arazo organikoen eraginez gertatzen; batzuetan jatorri psikogenoa izaten dute. Honen barruan bi motatakoak daude hutsune amnesia edo amnesia selektiboa, eta Ballantine-ena selektiboa da.
Amnesia selektiboa afektiboki eragin handia duten egoera gogora ekartzeko ezintasuna da. Defendatzeko mekanismo bat litzateke eta badirudi oroitzapenaren galtze hori ez dela benetan gertatzen, egoera psikologiko egokietan erraz gogoratu al baita.


Ametsen Interpretazioa:

Constance doktorea Murchinson doktorearekin batera John Ballantinen ametsak interpretazten dituzte. Costance-ek marra batzuk egiten ditu sardeska batekin mantel zuri batean, hori urduritu egiten du john-i, horrela konturatzen dira marrak zuriaren gainean eskien markak direla eta gertatutakoa elurran gertatu zela interpretatzen dute. Bigarrenik John-ek kasino batean dago kartetan jolasten kartei buelta ematean bere kartak guzitiz zuriak dira eta kasinotik botatzen dute tranpati bat delakoan. Berarekin jolasten dagoena Edward da eta kasinotik botatzen duena Brulov doktorea. Geroago beste batean Ballantaine korrikan doala
gizon bat teiltutik erortzen dela ikusten du, Edward doktorea. Baina gero tximiniaren atzealdetik gizon bat, Brulov doktorea, agertzen da gurpil bat esku hartean duela.

Iritzia:

Niri pelikula asko gustatu zait oso interesgarria iruditu zait nola konpondu duten Bllantine doktorearen arazoa. Gainera asko arritu nau niri pelikula hau gustatu izana zergatik ez zaizkit gustatzen zuri-beltzeko filmak eta hau asko esan dudan bezala asko gustatu zait. Beneta unkitu nau Constance doktorearen jarrera zergatik John ezetz esan arren eta ezienzkoa zela esan arren arazoa konpontzen laguntzen dio eta lortzen du, bertan ikus dezakegu emakumea guztiz maitemindurik dagoela.
Baita ere harritu nau garai hartan zegoen matxismoa, bereziki Constance-ek eskatzen dionean John-eri ez jotzeko oso gogor, benetan harritu nau. Oso emozionantea iruditu zait baita ere, filma amaitu arte ez nuelako sumatu nor zen gaizkilea.

2009/01/15

The world of Julian Beever


ALDI SENTSO-MOTOREA.

Bizitzaren hasierako bi urteak hartzen ditu. Bertan sntitzera ("sentso") eta egitera-mugitzera ("motorea") mugatzen da haurra. Informazio guztia sentimenetatik jasotzen du, baina ez dauka baliabiderik informazio hori interpretatu eta koordinatzeko. Beraz aldi honetako adimena praktikoa da. geldi-geldiro, hiru lorpen nagusiren jabe egingo da haurra aldi honen amaieran:
  1. Sentimen desberdinen koordinazioa.
  2. Helburuen eta bitartekoen arteko bereizketa.
  3. Objektuaren iraunkortasuna

Teoria hau hobeto uler dezazuen umearen garapenaren egutegia (0-18 hilabetekoa) aztertzea merezi du.  Egin klik irudiaren gainean web-orrira joateko.






ADIMEN ANITZAK

Adimenaren garapena sustatzeko heziketa irizpideak


Familia taldearen barruan, hainbat elkarrekintza sozial ematen da. Horiek seme-alabentzat etengabeak eta oso adierazgarriak direnez, barneratuak izango dira, eta horrenbestez, garapen psikologikoan modu erabakigarrian eragingo dute. Gurasoek ondorengo orientazio orokorrak aintzat har ditzakete, seme-alaben adimen garapena zein neurrian hobetu dezaketen ezagutu ahal izateko.

 Gehiago jakiteko helbide hoetara jo :http://www.bilbao.net/nuevobilbao/jsp/bilbao/pwegb010.jsp?idioma=E&color=rojo&padre=*E1&tema=2E1&subtema=10&padresub=2EC&textarea=2EC

2009/01/14

2009/01/11

ZORIONAK EUNATE!

Zer hobeto zure egunean zoriontzeko? Zure bizitzaren oroimenak.

Eta gaur ere, Athletic-ek irabazi du.

2009/01/06

Nire oroimenak

oroitzapenak (karmele San Jose)

ADIMENA

ADIMENA
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: adimena psikologia)

nire oroitzapenak

ADIMENA

AURKIBIDEA

4.1. AURRETESTA

4.2. GALDE-SORTA

4.3. ZER DA ADIMENA? : Adimen anitzak eta Adimen emozionala.

4.4. ADIMENAREN ANALISI FAKTORIALA

4.4.1. Charles Spearman

4.4.2. L. L. Thurstone

4.4.3. J. P. Guilford

4.5. ADIMENAREN IKUSMOLDE EBOLUTIBOA: J. PIAGET

4.5.1. Aldi sentso-motorea

4.5.2. Operazio zehatzen aldia

4.5.3. Operazio formalen aldia

4.5.4. Garapenaren faktoreak

4.6. PROBLEMEN EBAZPENA

4.7. ADIMENAREN NEURKETA

4.7.1. Adimen-kozientea (I.K.)

4.7.2. Adimen-testak

4.8. HERENTZIA VS. INGURUNEA

4.9. ADIMEN-URRITASUNA

4.10. ADIMEN-ABERASTASUNA

4.11. BUKAERAKO IHARDUERA


Ikasgai hau ez dago zuen liburuan.

2009/01/05

GoGoRaTu

GoGoRaTu-ReCuErDa

FiTxA TeKnIkOa:

Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Jatorrizko izenburua: Spellbound
Aktoreak: Ingrid Bergman (Constance Peterson doktorea)
Gregory Peck (John Ballantine)
Leo G. Carroll (Murchison doktorea)
Michael Chekhov(Brulov doktorea)
Estreinaldia: 01/01/1945
Iraupena: 1 ordu, 51min (111min)
Zein herriadean eginda: AEB
Genero: Thriller; drama, amodioa eta misterioa dago
Argazkilaritza: George Barnes
Musika: Miklos Rozsa
Gidoia: Ben Hecht eta Angus Macphail

SiNoPsIa:


Green Major-en Constance Peterson izeneko doktore bat lan egiten du. Brulov doktorearen lekuan, Edwards izeneko doktore ospetsu bat ailegatuko da. Constance doktorea, gaixorik dagoela ohartzen da, baina laster konturantzen da ez dela Edwards eta honi nor den galdetzean, amnesia daukala jakiten du, ez dakielako ezta bere izena ere. Modu honetan, Constancek maiteminduta dagoenez, bere ohore profesionala eta bere bizitza arriskuan jartzen ditu. Edwardsek alde egitean Constanceek jarraitu egiten dio eta aurkitzean Murchison-en etxera, bere maisua izan zena, joaten dira biak. Hori bai, Constancek bere sendagilea bezala joaten da eta bere errugabetasuna azaldu nahi du, Edwardsek (J.B) dela jakin dute, benetako Edwards hil duela pentsatzen du, hau da, haurtzarotik izandako erruduntasun konplexua. Azkenean, Constancek ametsen interpretzaioa egitean, Brulov doktorea Edwards hil zuela jakinarazten du eta John Ballantine errugabe ateratzen da.

FiLmA eTa OrOiMeNa:

Pelikula hau oso lotuta dago oroimenarekin, batez ere, Constance doktorea John Ballantinek gogoratzen ez dituen oroimenak atera behar dizkiolako bere errugabetasuna azaltzeko. Kasu honetan, oroimenaren nahasteen artean, amnesia da John Ballantinek pairatzen duen gaixotasuna.

Dr. Edwardsek (John Ballantinek) dituen ezaugarri psikologikoak hasieran eta bukaeran:

Nire ustez, John Ballantinek hasieran dituen ezaugarri psikologiko bakarra eskizofrenikoa dela uste dut. Honen arrazoia zera da: Constancek mahaiaren gainean marra batzuk egiten dituenean izaten duen jarrera edo ohean ikusten dituenean marrak ere, behien eta berriz haserretzen denean... Honetaz berezirik, Ballantinek filman zehar izan dituen eskizofrenia ezaugarriak azalduko dizkizuet.

  1. Zoraldiak, lilurapenak, jokabide aldaketak eta urduritasuna. “Psikosi” izena hartzen duten sintomak dira.
  2. Sentipenekin lotuta dauden sintomak: haserrekortasuna, kezkatzea, tentsioa, depresioa, etsitzea eta ekintza suizidak.
Pelikularen amaieran, Ballantineren ezaugarri psikologikoak nahiko onak direla uste dut, Constancek sendatu egin baitu.

Psikoanalisiaren garrantzia:

Filma honetan zehar psikoanalisia oso garrantzitsua da. Modu honetan, pazientearen adimen-prozesuko osagai inkontzienteen arteko harremanak bilatzen ditu. Oso garbi ikus daiteke psikoanalisiaren presentzia, Constance doktorea Mary tratatzen duenean. Pelikula honetan bi metodo erabiltzen dute: Asoziazionismoa eta hipnosia. Lehenengoa, teoria asoziazionistak diote gertakari bat azaldu ahal dela gertakaria baino elementuen oinarrizko elkarte batetik, pertsona horrek lehenik izan dituen esperientziak. Bigarrena, Constance doktorea John Ballantineri egiten diona da, honen oroimenak kanpora ateratzeko. Hipnosia zera da; teknika bat non egoera psiko-fisiologikoa lortzen da, hau da, pertsona normal baten desberdina. Horrela, hipnotizatuta dagoena hipnotizatzailea esaten diona onartzen du.

Protagonistak duen amnesia mota eta ezaugarriak:

Protagonistak duen amnesia mota, amnesia partziala da, hau da, oroitzapenaren atal edo une baten galera da eta ez da beti arazo organikoen eraginez gertatzen; batzuetan jatorri psikogenoa izaten dute. Honen barruan bi motatakoak daude hutsune amnesia edo amnesia selektiboa.

Gure protagonistarena bigarrena da, amnesia selektiboa. Honen definizioa zera da:
Afektiboki eragin handia duten egoerak gogora ekartzeko ezintasuna da. Defendatzeko mekanismo bat litzateke eta badirudi oroitzapenaren galtze hori ez dela benetan gertatzen, egoera psikologiko egokietan erraz gogoratzen baita.

Ametsen interpretazioa:

Constance doktorea Murchisoni sinestarazten dio John Ballantinek ez dela pertsona txarra, baizik eta bihotz onekoa dela esaten dio. Modu honetan, Murchisonek ez du poliziari deitzen eta Constancekin ametsak interpretatzen hasten dira bere etxean. Marra beltzak zuriaren gainean, elurra eta trineoak uzten dituzten aztarnak direla ohartzen dira. Kasino batean dagoela gogoratzen du Johnek, horma begiz osatuta dago eta gizon batekin jolasten dago. Gizonak "Esto suma 21" esatean, bira eman eta zuriak ziren kartak ikusten dira. Modu honetan, kasinoko gizona tranpati bat dela esaten dio eta kasinotik botatzen du. Geroago Ballantinek gogoratzen jarraitzen du, korrika doa eta gizon bat teilatutik jausten dela ikusten du berarekin jolasten hari zena, hain zuzen ere. Baina ere, tximiniaren atzealdean kasinotik kanpora bota dion pertsona ikusten du, gurpil bat teilatutik botatzen. Pentsatu eta gero zera interpretatu zuten Constancek eta Murchisonek: Jolasten dagoena berarekin Edwards dela dakite eta botatzen diona kasinotik Brulov doktorea. Honek Edwardsek bere lekua kenduko diola entzutean, eskiatzera joango dela ohartzen da. Teilatutik botatzean amildegitik jausten denean adierazten du eta gurpila pistola da, hau da, Edwards eskiatzen zegoen bitartean atzetik tiro egin zion Brulov doktorea, John Ballantinek askoz atzerago eskiatzen zegoen bitartean.

Errudun konplexua eta defentsa mekanismoak:

John Ballantinek errudun konplexua sufritzen zuen eta horretarako defentsa mekanismoa erabili zuen. Bere errudun konplexua haurtzarotik zetorren bere anaia nahigabe hil zuenean. Modu honetan, Edwardsekin eskiatzen zegoenean berak hil zuela pentsatzen zuen. Horrela, defentsa mekanismoa erabili zuen Edwards bera izaten, bere buruari engainatzeko Edwards hilda ez balego bezala.

Pazienteak:

Green Majorsen, Constancek bi paziente izan zituen. Lehenengoa Mary zen, psikoanalisiaren bitartez tratatu zuena. Honek psikoanalisia asko aspertzen zuela eta berataz barre egiten zuela pentsatzen zuen. Gainera asko gorrotatzen zituen gizonak.
Bigarrena, Gards gizona zen. Honek errudun konplexua zuen eta bere aita hil zuela pentsatzen zuen.

Gogoetak:
Eszenak:
Constancek marra batzuk egiten dituenean mahaiaren gainean: Edwardsek Green Majorsera ailegatu berri denean, lehenengo afarian, Constancek igerilekuaren forma mahaian marraztean Edwardsek, izugarrizko jokabide aldaketa izan zuen.
Constance sinadurak desberdinak direla konturatzen denean: Constancek, Edwards berriaren sinadura eta benetakoa ikustean, desberdinak direla ohartzen da. Modu honetan, Edwardsek altxatzean nor den galdetu eta ez dakiela esaten dio.
Esaldiak:
"El psicoanalista sólo trata de inducir al paciente a hablar de sus problemas ocultos para abrir las cerradas puertas de su mente": Hori da psikoanalistak egiten dutena. Adibidez, Constancek Maryrekin.
"Fue mi psicoanalista (Dr. Bullot). Todo psiquiatra tiene que psicoanalizarse antes de dedicarse al psicoanálisis": Haus esatean, Johnek Constanceri galdetzen dio ea bera ere gaixorik egon bazen. Constancek azaltzen dio John Ballantineri psikoanalisia erabiltzen duten guztiak, lehenik haiek ere psikoanalizatu behar direla.
"Estamos hablando de un esquizofrénico, no de un enamorado": Murchison Constanceri esaten dio Johnek eskizofreniko bat dela. Aurreko gauan, Ballantinek laban moduko batekin jaitsi zela dio Murchisonek, baina bera heldu ziren unetik jabetu zela adierazi zion Constanceri. Oso arraroa zen maletarik gabe heltzea eztei-bidai batera, John Brown deitzea eta ezkerreko eskua dardatzea.
"Fue algo que ocurrió en mi infancia. Ya me acuerdo. Yo maté a mi hermano": Pelikularen amaieran, Johnek gogoratzen du bere anaia hil zuela. Hori zen errudun konplexua egiten zuena eta Edwards hil zuela pentsatzera eramaten ziona.
"La amnesia es un truco de la mente para no perder la razón. Se esconde algo terrible detrás de una puerta": Constancek Johni esaten dio eta azaltzen dio berak ate hori zabaltzeko beldurra duela, horregatik ez duela zabaltzen.

Konklusioa:

John Ballantine kartzelan dago, Edwards hil zuela pentsatzen dutelako baina Constancek Brulov doktorea hil zuela konturatzen da, Brulov esan zuenean Edwards oso gutxi ezagutzen zuela baina ez zuela gustuko. Modu honetan, Brulovengana joan zen eta bere aurkikuntza kontatzen dio. Brulov Constanceri pistola atera eta tiro egingo diolakoan dago baina azkenean ez du tiro egiten baizik eta bere buruaz beste egiten du. Azkenik, John Ballantine libre geratzen da eta oso pozik bizi dira Constance eta John.

Alvaro

PERTZEPZIOAREN NAHASTEAK

Pertzepzioa