2009/01/21

gogoratuu !!

Gogoratu-Recuerda:

1.Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Spellbound.
Estreinaldia: 1945.
Hiritartasuna: USA.
Zuzendaria: Alfred Hitchcock.
Produktorea: David O. Selznick.
Aktoreak: Gregory Peck, Ingrid Bergman, Rhonda Fleming, Michael Chekhov, Leo G. Carroll, John Emery, Steven Geray, Paul Harvey, Donald Curtis, Norman Lloyd, Wallace Ford, Bill Goodwin, Art Baker, Regis Toomey, Irving Bacon.
Argazkilaritza: George Barnes.Iraupena: 111 min.

Filma hau zuriz eta beltzez eginda dago.


2.Sinopsia:

John Ballantine eta Edwardes doktoreak elkarrekin eskiatzen daudenean, istripu bat izan dute. Edwardes hil da eta Ballantinek amnesia dauka. Ez daki zer gertatu den, nor den… Ballantinek Edward pertsonaia hartu du eta Green Manors klinikara joan da.
Constance izeneko doktore bat konturatu da ez dela benetako Edwardes. Constance berataz maiteminduta dagoenez arriskuan jarri du bere lana eta bere bizitza. Azkenean, jakin du Edwardes, John Ballantine izeneko gizon bat dela. Edwardes doktorearen hiltzailea Murchison doktorea da. Hau, psikoanalisia eta ametsen interpretazioa erabiltzen jakin dute.


3.Filma eta Oroimena:

Nire ustez, filma hau oroimenarekin zerikusia dauka, zeren eta Constance doktorea konturatzen da John Ballantinek amnesia duela eta amnesia gainditzeko, honek iraganean gertatu diren gauzak gogoratu behar ditu.


4.Dr.Edwardesek (John Ballantinek) dituen ezaugarri psikologikoak hasieran eta bukaeran:

Nire ustez, Johnek filme honetan duen ezaugarri bakarra eskizofrenia da; hau da, berak adibidez ohean dauden marrak ikustean jarrera txarra izaten du eta urduri jartzen da eta haserre.

Eskizofrenia:

Eskizofrenia izaten dituen sintomak hauek dira:

Lehenengo taldean, sintoma positiboak daude. Zoraldiak(delirio), lilurapenak(aluzinazio), jokabide aldaketak, eta urduritasuna. “Psikosi” izena hartzen duten sintomak dira.
Bigarren taldean, sintoma negatiboak daude. Funtzio psikikoak galtzeari edo urritzeari deritzo.
Hirugarren taldean, adimenarekin lotuta dauden sintomak daude. Bertan honako hauek agertzen dira: arreta, informazioa hartzea eta logika elkarketa deuseztatzea; ikastea galaraztea… Talde honetan dauden sintomak dira ezgaitasun sozial gehien eragiten dutenak.
Laugarren taldean, sentipenekin lotuta dauden sintomak agertzen dira: haserrekortasuna, kezkatzea, tentsioa, depresioa, etsitzea eta ekintza suizidak.
Azkenik, bosgarren taldean, sintoma anti-sozialak izaten dira.
Ezaugarriak honakoak dira:
Nerabezaroan edo gaztea zarenean agertzen da, aurrerago gizonengan emakumeengan baino eta gizonezkoek hondatzeko joera latzagoa daukate. Askotan, bizitza osorako irauten du, baina badaude gaixotasun hau gainditu dutenak ere.

5.Psikoanalisiaren garrantzia:
Filma honetan eszena askotan ikus daiteke Psikoanalisia, hau da, psikoanalisiak pazientearen adimen-prozesuzko osagai inkontzienteen arteko harremanak bilatzen ditu. Adibidez, filma honetan agertzen da, Constance doktoreak Mary izeneko neska bat tratatzen duenean. Esate baterako, filma honetan hipnosia erabiltzen dute,hau da, Constance doktoreak Johnekin egiten duenean, honek bere gaixotasuna gainditzeko.

6.Protagonistak duen amnesia mota eta ezaugarriak:
Protaginistak duen amnesia, amnesia partziala da.
Amnesia Partziala : Oroitzapenaren atal edo une baten galera da eta ez da beti arazo organikoen eraginez gertatzen; batzuetan jatorri psikogenoa izaten dute.
Amnesia partzialaren barruan amnesia selektiboa dago, hau da, afektiboki eragin handia duten egoerak gogora ekartzeko ezintasuna da.

7.Ametsen interpretazioa:
Constance doktoreak Bruloti sinestarazten dio John Ballantin ez dela pertsona txarra, pertsona ona baizik. Horregatik ez du poliziari deitzen. Eta orduan hasten dira interpretazioak gertatzen .Adibidez: marra beltzak zuriaren gainean. Ballantin gauzak gogoratzen hasten da, bera zegoen kasinoan jolasten gizon batekin eta hau tranpati bat zenez botatzen dute. Gero,Ballantin doa korrika eta ikusten du etxe baten teilatu batean gizon hau jausten eta beraren atzean beste gizon bat (honek bota zion). Constancek eta Murchisonek esaten dute teilatutik jausten den mutila Edwars dela eta bera botatzen duena Brulov doktorea da.

8. Pazienteak :
Constancek bi paziente izan ditu: Mary eta Gards. Lehenengoa psikoanalisiaren bitartez tratatu du eta bigarrena, bere aita hil zuela pentsatzen zuen.

9. Iritzia:
Niretzat, filma hau interesgarria izan da. Pertsonek dituzten arazoak ikus daitezke eta nola doktoreek konpontzen dituzten. Baina azkenean, pixka bat aspergarria egin zitzaidan.

No hay comentarios: