2009/01/05

GoGoRaTu

GoGoRaTu-ReCuErDa

FiTxA TeKnIkOa:

Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Jatorrizko izenburua: Spellbound
Aktoreak: Ingrid Bergman (Constance Peterson doktorea)
Gregory Peck (John Ballantine)
Leo G. Carroll (Murchison doktorea)
Michael Chekhov(Brulov doktorea)
Estreinaldia: 01/01/1945
Iraupena: 1 ordu, 51min (111min)
Zein herriadean eginda: AEB
Genero: Thriller; drama, amodioa eta misterioa dago
Argazkilaritza: George Barnes
Musika: Miklos Rozsa
Gidoia: Ben Hecht eta Angus Macphail

SiNoPsIa:


Green Major-en Constance Peterson izeneko doktore bat lan egiten du. Brulov doktorearen lekuan, Edwards izeneko doktore ospetsu bat ailegatuko da. Constance doktorea, gaixorik dagoela ohartzen da, baina laster konturantzen da ez dela Edwards eta honi nor den galdetzean, amnesia daukala jakiten du, ez dakielako ezta bere izena ere. Modu honetan, Constancek maiteminduta dagoenez, bere ohore profesionala eta bere bizitza arriskuan jartzen ditu. Edwardsek alde egitean Constanceek jarraitu egiten dio eta aurkitzean Murchison-en etxera, bere maisua izan zena, joaten dira biak. Hori bai, Constancek bere sendagilea bezala joaten da eta bere errugabetasuna azaldu nahi du, Edwardsek (J.B) dela jakin dute, benetako Edwards hil duela pentsatzen du, hau da, haurtzarotik izandako erruduntasun konplexua. Azkenean, Constancek ametsen interpretzaioa egitean, Brulov doktorea Edwards hil zuela jakinarazten du eta John Ballantine errugabe ateratzen da.

FiLmA eTa OrOiMeNa:

Pelikula hau oso lotuta dago oroimenarekin, batez ere, Constance doktorea John Ballantinek gogoratzen ez dituen oroimenak atera behar dizkiolako bere errugabetasuna azaltzeko. Kasu honetan, oroimenaren nahasteen artean, amnesia da John Ballantinek pairatzen duen gaixotasuna.

Dr. Edwardsek (John Ballantinek) dituen ezaugarri psikologikoak hasieran eta bukaeran:

Nire ustez, John Ballantinek hasieran dituen ezaugarri psikologiko bakarra eskizofrenikoa dela uste dut. Honen arrazoia zera da: Constancek mahaiaren gainean marra batzuk egiten dituenean izaten duen jarrera edo ohean ikusten dituenean marrak ere, behien eta berriz haserretzen denean... Honetaz berezirik, Ballantinek filman zehar izan dituen eskizofrenia ezaugarriak azalduko dizkizuet.

  1. Zoraldiak, lilurapenak, jokabide aldaketak eta urduritasuna. “Psikosi” izena hartzen duten sintomak dira.
  2. Sentipenekin lotuta dauden sintomak: haserrekortasuna, kezkatzea, tentsioa, depresioa, etsitzea eta ekintza suizidak.
Pelikularen amaieran, Ballantineren ezaugarri psikologikoak nahiko onak direla uste dut, Constancek sendatu egin baitu.

Psikoanalisiaren garrantzia:

Filma honetan zehar psikoanalisia oso garrantzitsua da. Modu honetan, pazientearen adimen-prozesuko osagai inkontzienteen arteko harremanak bilatzen ditu. Oso garbi ikus daiteke psikoanalisiaren presentzia, Constance doktorea Mary tratatzen duenean. Pelikula honetan bi metodo erabiltzen dute: Asoziazionismoa eta hipnosia. Lehenengoa, teoria asoziazionistak diote gertakari bat azaldu ahal dela gertakaria baino elementuen oinarrizko elkarte batetik, pertsona horrek lehenik izan dituen esperientziak. Bigarrena, Constance doktorea John Ballantineri egiten diona da, honen oroimenak kanpora ateratzeko. Hipnosia zera da; teknika bat non egoera psiko-fisiologikoa lortzen da, hau da, pertsona normal baten desberdina. Horrela, hipnotizatuta dagoena hipnotizatzailea esaten diona onartzen du.

Protagonistak duen amnesia mota eta ezaugarriak:

Protagonistak duen amnesia mota, amnesia partziala da, hau da, oroitzapenaren atal edo une baten galera da eta ez da beti arazo organikoen eraginez gertatzen; batzuetan jatorri psikogenoa izaten dute. Honen barruan bi motatakoak daude hutsune amnesia edo amnesia selektiboa.

Gure protagonistarena bigarrena da, amnesia selektiboa. Honen definizioa zera da:
Afektiboki eragin handia duten egoerak gogora ekartzeko ezintasuna da. Defendatzeko mekanismo bat litzateke eta badirudi oroitzapenaren galtze hori ez dela benetan gertatzen, egoera psikologiko egokietan erraz gogoratzen baita.

Ametsen interpretazioa:

Constance doktorea Murchisoni sinestarazten dio John Ballantinek ez dela pertsona txarra, baizik eta bihotz onekoa dela esaten dio. Modu honetan, Murchisonek ez du poliziari deitzen eta Constancekin ametsak interpretatzen hasten dira bere etxean. Marra beltzak zuriaren gainean, elurra eta trineoak uzten dituzten aztarnak direla ohartzen dira. Kasino batean dagoela gogoratzen du Johnek, horma begiz osatuta dago eta gizon batekin jolasten dago. Gizonak "Esto suma 21" esatean, bira eman eta zuriak ziren kartak ikusten dira. Modu honetan, kasinoko gizona tranpati bat dela esaten dio eta kasinotik botatzen du. Geroago Ballantinek gogoratzen jarraitzen du, korrika doa eta gizon bat teilatutik jausten dela ikusten du berarekin jolasten hari zena, hain zuzen ere. Baina ere, tximiniaren atzealdean kasinotik kanpora bota dion pertsona ikusten du, gurpil bat teilatutik botatzen. Pentsatu eta gero zera interpretatu zuten Constancek eta Murchisonek: Jolasten dagoena berarekin Edwards dela dakite eta botatzen diona kasinotik Brulov doktorea. Honek Edwardsek bere lekua kenduko diola entzutean, eskiatzera joango dela ohartzen da. Teilatutik botatzean amildegitik jausten denean adierazten du eta gurpila pistola da, hau da, Edwards eskiatzen zegoen bitartean atzetik tiro egin zion Brulov doktorea, John Ballantinek askoz atzerago eskiatzen zegoen bitartean.

Errudun konplexua eta defentsa mekanismoak:

John Ballantinek errudun konplexua sufritzen zuen eta horretarako defentsa mekanismoa erabili zuen. Bere errudun konplexua haurtzarotik zetorren bere anaia nahigabe hil zuenean. Modu honetan, Edwardsekin eskiatzen zegoenean berak hil zuela pentsatzen zuen. Horrela, defentsa mekanismoa erabili zuen Edwards bera izaten, bere buruari engainatzeko Edwards hilda ez balego bezala.

Pazienteak:

Green Majorsen, Constancek bi paziente izan zituen. Lehenengoa Mary zen, psikoanalisiaren bitartez tratatu zuena. Honek psikoanalisia asko aspertzen zuela eta berataz barre egiten zuela pentsatzen zuen. Gainera asko gorrotatzen zituen gizonak.
Bigarrena, Gards gizona zen. Honek errudun konplexua zuen eta bere aita hil zuela pentsatzen zuen.

Gogoetak:
Eszenak:
Constancek marra batzuk egiten dituenean mahaiaren gainean: Edwardsek Green Majorsera ailegatu berri denean, lehenengo afarian, Constancek igerilekuaren forma mahaian marraztean Edwardsek, izugarrizko jokabide aldaketa izan zuen.
Constance sinadurak desberdinak direla konturatzen denean: Constancek, Edwards berriaren sinadura eta benetakoa ikustean, desberdinak direla ohartzen da. Modu honetan, Edwardsek altxatzean nor den galdetu eta ez dakiela esaten dio.
Esaldiak:
"El psicoanalista sólo trata de inducir al paciente a hablar de sus problemas ocultos para abrir las cerradas puertas de su mente": Hori da psikoanalistak egiten dutena. Adibidez, Constancek Maryrekin.
"Fue mi psicoanalista (Dr. Bullot). Todo psiquiatra tiene que psicoanalizarse antes de dedicarse al psicoanálisis": Haus esatean, Johnek Constanceri galdetzen dio ea bera ere gaixorik egon bazen. Constancek azaltzen dio John Ballantineri psikoanalisia erabiltzen duten guztiak, lehenik haiek ere psikoanalizatu behar direla.
"Estamos hablando de un esquizofrénico, no de un enamorado": Murchison Constanceri esaten dio Johnek eskizofreniko bat dela. Aurreko gauan, Ballantinek laban moduko batekin jaitsi zela dio Murchisonek, baina bera heldu ziren unetik jabetu zela adierazi zion Constanceri. Oso arraroa zen maletarik gabe heltzea eztei-bidai batera, John Brown deitzea eta ezkerreko eskua dardatzea.
"Fue algo que ocurrió en mi infancia. Ya me acuerdo. Yo maté a mi hermano": Pelikularen amaieran, Johnek gogoratzen du bere anaia hil zuela. Hori zen errudun konplexua egiten zuena eta Edwards hil zuela pentsatzera eramaten ziona.
"La amnesia es un truco de la mente para no perder la razón. Se esconde algo terrible detrás de una puerta": Constancek Johni esaten dio eta azaltzen dio berak ate hori zabaltzeko beldurra duela, horregatik ez duela zabaltzen.

Konklusioa:

John Ballantine kartzelan dago, Edwards hil zuela pentsatzen dutelako baina Constancek Brulov doktorea hil zuela konturatzen da, Brulov esan zuenean Edwards oso gutxi ezagutzen zuela baina ez zuela gustuko. Modu honetan, Brulovengana joan zen eta bere aurkikuntza kontatzen dio. Brulov Constanceri pistola atera eta tiro egingo diolakoan dago baina azkenean ez du tiro egiten baizik eta bere buruaz beste egiten du. Azkenik, John Ballantine libre geratzen da eta oso pozik bizi dira Constance eta John.

Alvaro

No hay comentarios: