2009/01/25

Recuerda - Eunate Angulo

SPELLBOUND

*Fitxa teknikoa:

Urtea: 1945
Iraupena: 111min
Herria: A.E.B
Zuzendaria: Alfred hitchock
Musika: Miklós Ròzsa
Argazkilaria: George Barnes
Mota: Intriga
Produkzioa: David O. Selznick Production

*Sinopsia:

Psikiatriko batera heltzen da gazte bat, zuzendaria izango zena (Gregory Peck), baina egunak igaro ahala, Constance (Ingrid Bergman) doktorea fijatu egiten da, Edwardesek jarrera arraroa duela, horiiraganean gertatutako gauza baten ondorioa da baina honek ez du gogoratzen, beraz hori konpontzen saiatzen dira.


*Filma eta oroimena:

Filma honek zerikusi handia dauka oroimenarekin, zeren filmako protagonistak amnesia dauka, beraz ez da gogoratzen iraganean gertatutako gauzetaz, baina hala ere inkonszientean baditu gordetak hainbat oroitzapen eta hauek eskizofreniko bilakatzen dute, txikitan bere neba txikia hil baitzen eta honek pentzatzen du bere erruz izan zela.
Arazo honi aurre egiteko, bere oroimenean atzera egitea saiatzen dira eta lortu egiten dute.

*Psikoanalisiaren garrantzia:

Film honetan psikoanalisia askotan ikusten da, honen bidez gaixoak sendatzen dituzte. Inonzientean dauzkaten ideaiak birgogoratzen eta gaindizten ikasten.

*Protagonistak duen amnesia mota eta ezaugarriak:

Protagonistak duen amnesia, partziala da.
Protagonistaren amnesia, amnesia partziala da. Honek oroitzapenaren atala edo une batena da eta ez da beti arazo organikoen eraginez gertatzen; batzuetan jatorri psikogenoa izaten dute. Honen barruan bi motatako daude: hutsune amnesia eta amnesia selektiboa, eta Ballantine-ena selektiboa da.Amnesia selektiboa afektiboki eragin handia duten egoera gogora ekartzeko ezintasuna da. Defendatzeko mekanismo bat litzateke eta badirudi oroitzapenaren galtze hori ez dela benetan gertatzen, egoera psikologiko egokietan erraz gogoratu al baita.


*Ametsen interpretazioa:

Protagonistak duen ametsa: marrak zuriaren gainean. Ballantine gauzak gogoratzen hasten da, bera zegoen kasinoan jolasten gizon batekin eta hau tranpati bat zenez botatzen dute. Gero,Ballantine doa korrika eta ikusten du etxe baten teilatu batean gizon hau jausten eta beraren atzean beste gizon bat (honek tiro bat bota zion). Constancek eta Brulovek esaten dute teilatutik jausten den mutila Edwars dela eta bera botatzen duena Murchison doktorea da.
Amets honi esker gauzak gogoratzen hasten da.

*Pazienteak:

Mary psikoanalisiarekin tratatu zuen.
Gards-ek pentsatzen zuen bere aita hil zuela.

*Iritsia:

Hasieran piska bat geldoa iruditu zitzaidan, beraz piska bat azpergarria baina filma aurrera joan ahala gero eta interesgarriago bilakatzen zen.

No hay comentarios: