Mostrando entradas con la etiqueta Ainara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ainara. Mostrar todas las entradas

2009/05/12

2009/02/17

Recuerda

FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Spellbound (recuerda).
Urtea: 1945.
Iraupena: 111 minutu.
Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Gidoia: Ben Hecht
Aktoreak: Ingris Bergman, Gregory peck, Leo G. Carroll, John Emery, Wallace Ford, Rhonda Fleming, Michael Chekhov

Gaia: Psikoanalisiari buruz doa eta batez ere amnesiari buruz.


SINOPSIA

Constance Peterson doktorea Green Major-en lan egiten zuen. Bertako zuzendaria Brulov lana utzi eta Edwards izeneko doktore famatu bat bere lanpostuan hasi zen lanean. Doktore berriak amnesia sintomak eta errudutasun konplexua zuen eta beste medikuak larritzen hasi ziren, ez zen normala doktoreak egiten zuena. Marra zuriak ikustean konportamendu arraroak egiten zituen.
Edwarsek uste zuen hilketa baten hiltzailea zela baina amnesia dela eta ez zegoen zihur. Constance Edwards-ez maiteminduta zegoen eta lanpostua arriskuan jartzeko prest zegoen berari laguntzeko. Eduarsek alde egin zuen psikiatrikotik eta Constance bere atzetik joan zen, hau aurkitzean Murchison doktorearen etxera joan ziren. Eta Edward ez zela gizonaren izena asmatu zuen, John Ballantine baizik.
Constancek ametsen interpretazioa egiten dio Edwarsi eta Edwarden anaia txikitan eskiatzen hil zela jakin zuen, hortik zetorren zeukan trauma handia.
Brulov etako Edward hil zuela argitzen dute eta Constance eta Ballantine doktorea elkarrekin amaitu zuten.


FILMA ETA OROIMENA

Pelikula hau zeriokusi handia dauka oroimenarekin. Protagonistak amnesia gaizotasuna dauka eta horrek gauzak gogoratzen ez dituela esan nahi du. Oroitzapen horiek berreskuratzeko Freudek asmatu zuen ametsen interpretazioa erabali dute.


PSIKOANALISIAREN GARANTIZA

Psikoanalisia oso garrantzitsua da, gogoratzen ez dituzun gauzak, amnesia berriz gogoratzeko. Amnesia hori trauma baten ondorioz sortua izaten da. Psikoanalisia ametsen interpretazioan oinarritzen da. Gaixoa erlaxatu eta gauzak gogoratzen hasten ditu amnesia sortu zion trauma behin aurkituta gaixoa sendatuta egongo da.


PROTAGONISTAREN AMNESIA MOTAK

Protagonistak duen amnesia mota partzaiala da. Oroitzapenaren atal edo une baten galera da eta ez da beti arazo organikoen eraginez gertatzen, batzuetan jatorri psikogenoa izaten dute. Amnesia partzialak bi atal ditu: amnesia selektiboa eta hutsune amnesia.
Protagonistaren amnesia, amnesia selektiboa da.

AMETSEN INTERPRETAZIOA

Ballentine doktoreak marra zuriak ikustean konportamendu anormalak ditu. Sardeskarekin mantelaren gainean egindako marrak ikustean adibidez oso urduri jartzen da.
Doktreak gizon bat teilatu elurtutik jausten ikustean gauzak argitzen joaten zaizkio eta pixkanaka-pixkanaka oroimena berrskurtzen hasten da.


PAZIENTEAK

Constancenek bi gaixo izan zituen. Mary eta Gards.
Maryk zuen arazoa psikoanalisiaren bitartez sendatu zuen, nahiz eta Maryk ezertarako balio ez zuela pentsatu.
Gardsek uste zuen bere aita hil zuela eta konplexutasun errua zuela esan zuen Constancek.


IRITZIA

Pelikula oso geldoa eta aspergarria iruditu zait. Pelikulari ez nion hasieratik haria hartu eta hortaz galduta ibili naiz denbora osoan. Baina ikaskide batzuek kontatu egin zidaten pelikula eta ikusi nuenarekin lana egin ahal izan dut.

2008/10/23

PSIKOANALISIA

Psikoanalisia
View SlideShare presentation or Upload your own.

2008/10/14

Freud,pasion secreta


FREUD, PASION SECRETA


FITXA TEKNIKOA

Urtea: 1962

Zuzendaria:John Huston

Aktoreak:
Montgomery Clift
Susannah York
Alexander Mango
John Huston
Victor Beaumont

Produktorea: Wolfgang Reinhardt

Gioia: Charles Kaufman
Wolfgang Reinhardt

SINOPSIA

Pelikula 1885. urtean hasten da eta Freud bizatzaren bost urte kontatzen ditu. Garai hartan psikologoek ez zuten histeria kasuak tratatu nahi esaten zutelako pertsona horiek arreta deitzeko egiten zutela. Freud Parisera joan zen Charcot bizitatzera eta bertan hipnosiaren bitartez ikasi zuen psikosiaren arazoa bilatzen. Vienara bueltatzean Josef Breuer psikiatrarekin elkartzen da eta Freuden teoria Breuer-en pazienteekin frogatzen hasten da. Gaixo baten, Cecily, histeria aztertzen eta barruko arazoak aztertzen Freudek psikoanalisia argira eramango du.

SIGMUND FREUD

Austriar neurologoa eta psikiatra, psikoanalisiaren sortzailea (Freiberg,Moravia, 1856-Londres, 1939). Medikuntzan doktore titulua eskuratu ondoren, neurologia lanetan hasi zen Vienan (1886). Charcot-en (Paris, 1885) eta Bernheim.en eraginez (1889), histeriaren etiologiari eta hipnosia sendabide gisa erabiltzeari buruzko lehen lanak idatzi zituen(Studien über Hysterie, 1895, Histeriari buruzko ikerketak ). Breuer-ekin batera psikismoaren eta kontzientearen arteko bereizketa azpimarratu zuen, eta inkontzientea aztertzeko metodo berri bat aurkitu zuen. 1895az geroztik, ideien eta oroimenen irudien elkarketa librea oinarri duen psikoanalisi teknika zabaldu eta hipnosia bazterrera utzi zuen.
Teknika berri horrek, Freuden ustez, kontzientearen logikara makur ezin daitezkeen esanahi inkontzienteak ikertzeko bidea ematen du, eta ametsak, ekintza okerrak (huts egiteak, ahaztutako gauzak) edo sintoma neurotikoak (antsiak, fobiak, beldurrak, etab.), argi ditzake, gizartearen edo moralaren arauak zapaldu eta ezkutarazi dituen ordezko zeinu baitira.
1905ean Drei Abhandlungen zur Sexualtheorie (Hiru saio sexualitatearen teoriaz) idatzi zuen eta haur sexualitateaz egindako ikerketak aurkeztu zituen bertan; garapen psikosexualaren aldiak (aho aldia, uzki aldia, falikoa eta genitala), eta Ediporen konplexua. Okerreko sexu jokaerak ere ikertu zituen (bereziki sadismoa eta masokismoa); narzisismoa definitu zuen, eta bulkaden eta psikearen teoria zaharra eraberritu zuen. Psikoanalisia neurosietarako sendabidetzat hartzen zen hasieran, baina 1913tik aurrera, Freudek bere aurkikuntzak talde psikologiako gertaera ilunak argitzeko erabili zituen (Ediporen konplexuaren eta gizarte totemikoetako intzestuaren debekuaren artean dauden harremanak, adibidez); eta kulturarenak (erlijioa, artea, etab.) gizartearentzat erabilgarriak ez diren bulkaden ordez hartu beharreko baliotzat zituen. Hasieran jakitun asko azaldu zen psikoanalisiaren kontra, oso moral estukoa baitzen garai hartako gizartea, baina 1903tik aurrera, jarraitzaile asko izan zituen eta gaur egun ere baditu ( K. Abraham, A. Adler, Bleuler, M. Bonaparte, S. Ferenczi, Anna Freud, E. Jones, C.G. Jung, M. Klein, O. Rank, W. Reich, W. Steckel). Naziek debekatu egin zituzten Freuden teoriak. Haren beste zenbait lan: Die Traumdeutung (Ametsen Ulerpidea, 1900), Totem und Tabu (Totema etaTabua, 1913), Das Ich und das Es (Ni-a eta Zera, 1923)

PSIKOANALISIA

Sigmund Freud-ek XIX. m.aren bukaeran sortutako diziplina. Hiru atalez osatua dago: ikerketa-metodoa, metodo psikoterapeutikoa eta teoria sistematikoen multzoa.
Freudek formulatutako teorian oinarrituz, jokamoldearen esanahi inkontzientea argitzea helburu duen teknika psikoterapeutikoa.Psikoanalisiaren arabera, sintoma psikopatologikoa (sintoma histerikoa bereziki) erreprimitutako prozesu psikiko baten ordez agertzen da. Pazientearen asoziazioek errepresio-prozesu horretan sakontzea ahalbidetzen dute eta sintomarantz desplazatutako gertaera inkontzienteak zeintzuk diren jakitea. Beraz, psikoanalisiaren lehen araua ideien asoziazio librea da: pazienteari bururatzen zaion oro libre adierazteko esaten zaio, nahiz eta alferrikakoa eta desegokitzat jo. Betebeharreko bakarra pentsamendu bat bera ere ez isiltzea da, sarritan lotsagarri nahiz penagarria bada ere. Ondorioa, erreprimitutako oroitzapenen bitartez pazientearen historia berregin ahal izatea da eta, hartara, sintoma bera ere desagertzea. Hala ere, badira bi oztopo nagusi: erresistentzia eta transferentzia hain justu. Pazienteak bere pentsamenduak libre jakinarazteko arazoak dauzka, eta adieraztearen aurka egiten du; psikoanalisi edo egoera psikoanalitikoarekiko sentimendu atsegin edo desatseginen transferentzia sortzen hasten da. Aurka egite hori, orduan, transferentziaren adierazgarri bihurtzen da: pazientearen benetako analisi-lana aurretik bizi izandako egoeren errepikapena sortzen denean hasten da; garrantzi handia du errepikapenen fenomenoa kontrolatzeak.Psikiatria tradizionalaren zenbait interpretazio-irizpide ukatu egin zituen psikoanalisiak praktika-mailan, nahiz eta Freudek aurrez honelako asmorik ez izan: alde batetik, histeriaren sintomatologian lehenik, eta geroago beste neurosi eta psikosietan ere aplikatutako portaera-desorekaren zergati psikikoaren (eta batez ere psikosexualaren) kontzeptu psikoanalitikoa, garaiko psikologoen organizismoari kontrajarri zitzaion, izan ere, azken hauen ustez gaixo zegoen zerebroa buruko gaixotasun ororen sorburua baitzen. Bestetik, terapeuta eta pazientearen arteko elkarrekintza eta egoera psikoterapeutikoari buruzko kontzeptualizazio gero eta landuagoa, garaiko psikologoen sinplekeriari kontrajarri zitzaion, hauek oraindik elektroterapia edo ur-tratamenduen eraginkortasunean sinesten baitzuten. Azkenik, eta hauxe da alderik garrantzizkoena, psikoanalisiak inkontzientean unibertso esanahiduna aurkitu zuen, areago, arrazionalitate kontzientearen argitan -baina ez ordura arte bezalako arrazionalitate baten argitan- interpretagarriak ziren sinboloz betetako unibertsoa. Garaiko psikiatriak aldiz, nahiz eta alderdi inkontzientea ukatu ez, berau kaosaren, senaren erresumatzat hartzen zuen. Arrazionaletik abiatuta irrazionala dena berreskuratu nahi izate horretan, eta arrazionalitatearen kontzeptua zabaltzean, iraultza psikoanalitikoaren benetako balioa ikus daiteke, eta ez psikiatri mailan soilik, baita kultura tradizionalaren eremuan ere.
HIZTEGIA

> Inkontzientea: Kontzientziatik at dauden fenomeno psikikoen multzoa eta horri dagokiona; psikoanalisian, Freuden arabera, lehen topikako instantzia prekontziente eta kontzientearekin batera, berariaz kontziente bilaka ez daitekeen oro biltzen duena.
> Histeria: Nortasunaren egoera neurotikoa, irudikapen eta sentimendu inkontziente batzuk gorputzeko sintometan isladatzean datzana. Sintomen artean hauek aipa daitezke: tikak, uzkurdurak, konbultsioak, sentimen-asaldurak, goragalea, amnesia, jatorri fisikorik gabeko min handia eta sonanbulismoa. Ez du jatorri fisiko edo organiko ezagunik.
> Lapsus-linguae: hitz egitean hitz egokiaren ordez, beste bat, okerra, erabiltzeari deritzo.
> Edipo konplexua: Edipo konplexua era oso sinplifikatuan azalduta horrelaxe da: mutikoek, 3 eta 5 urte artean, beren amaz maitemintzen dira eta aitaren desagerpena disiatzen dute, baina errepresioa dela eta jite hau uzten dute eta aitaren irudiari eusten diote, aitaren arauak barneratuz eta haren pertsonalitatea oinarri moduan hartuz. AItaren baloreak amari eta heren balorei ezartzen zaizkie matriarkagoari bidea moztuz eta patriarkagoari zabalduz.
> Elektra konplexua: Freud-en hitzetan, neskak ere, hasiera batean, amarengana zuzenduko ditu sexu-bulkadak, baina, laster, aitarengana aldatuko ditu. Honi Elektra konplexua deitu zion. Gatazka horri bide egokia ematen ez badio, neskak ere, helduaroan, bi nortasun hauetariko bat garatuko du: gizona konkistatzen obsesionatuta dagoena edo gizonengan plazerra eta desioa bilatzeari uko egiten diona.

KONKLUSIOA ETA IRITZIA

Pelikulan, Freud-ek Cecily sendatzen du eta konturatu egiten da bera ere txkitan bere ama maite izan zuela. Cecilyrekin erabilitako formula erabili zuen bere burua sendatzeko.
Nire ustez, pelikula hau oso ona da, hasieran pentsatzen nuen ez zitzaidala gustatuko baina asko gustatu zait. Pelikula honek gauza asko pentsatzeko aproposa da, laburbilduz, interesgarria.
BIBLIOGRAFIA ETA WEBGRAFIA