Mostrando entradas con la etiqueta Zehar lerroak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Zehar lerroak. Mostrar todas las entradas

2009/03/08

MARTXOAK 8

Martxoaren 8a egun seinalatua da mundu guztiko egutegietan; izan ere, emakumearen nazioarteko eguna ospatzen da. Ez da seinale ona izaten urtean egun bat bakarra izatea zerbaitez gogoratzeko, baina egun horretan behintzat normalean iristen ez diren lekuetara iristen da oihartzuna.

Egun horretan, emakumearen eskubideak aldarrikatzen dira, berdintasunerako eskubideak. Izan ere, nahiz eta XXI. mendean sartuta egon eta berdintasunean bizi garela pentsatu, oraindik asko falta da benetazko berdintasunera iristeko.

Zenbat emakume ikusten ditugu eraikuntzan lanean? Zenbat empresaburu? Zenbat kiroletik bizitzen? Horrelako galdera asko daude, baina ondorengo asteetan ahaztu egiten dira.

Ihintza Agirretxe (UZTARRIA.COM-ETIK HARTUTA)


2008/12/01



Osasun Sailak ekainaren 10ean, hiesaren eta beste STG batzuen prebentzio kanpaina bat hasi du lema honekin: “Zeuk hautatzen duzu zeure harremanen barruan geratzen dena. Erabaki ezazu kanpoan geratzen dena ere”.

Funtsezko lau mezu dauzka:

  • Sexu bidezko transmisioko infekzioak gehitzen ari dira.
  • Sexu bidezko transmisioko infekzioek areagotu egiten dute GIB/HIESaren arriskua.
  • Ahozko sexua BADA arriskuko praktika sexu bidezko transmisioko infekzioetarako.
  • EZ da izan behar inolako sexu harremanik preserbatibo gabe.
Ez ahaztu, Osasun Sailako orrialde hau bisitatu: http://www.osasun.ejgv.euskadi.net/r52-20726/eu/contenidos/informacion/campanya_sida/eu_sida/sida_e.html