


Filma honetan zehar psikoanalisia oso garrantzitsua da. Modu honetan, pazientearen adimen-prozesuko osagai inkontzienteen arteko harremanak bilatzen ditu. Oso garbi ikus daiteke psikoanalisiaren presentzia, Constance doktorea Mary tratatzen duenean. Pelikula honetan bi metodo erabiltzen dute: Asoziazionismoa eta hipnosia. Lehenengoa, teoria asoziazionistak diote gertakari bat azaldu ahal dela gertakaria baino elementuen oinarrizko elkarte batetik, pertsona horrek lehenik izan dituen esperientziak. Bigarrena, Constance doktorea John Ballantineri egiten diona da, honen oroimenak kanpora ateratzeko. Hipnosia zera da; teknika bat non egoera psiko-fisiologikoa lortzen da, hau da, pertsona normal baten desberdina. Horrela, hipnotizatuta dagoena hipnotizatzailea esaten diona onartzen du.
Protagonistak duen amnesia mota eta ezaugarriak:
PSIKOANALISIA:
Definizioa: Adimenaren prozesuak aztertzeko, eta buru eta adimen nahasmenduak tratatzeko metodoa, adimenaren alderdi sakonena azaleratzean eta ikertzean datzana, eta Freuden bizitza psikikoaren teorian oinarritzen dena, hau da, Freudek sortutako metodoa.
Freud-en teoria inkontzientean oinarritzen da. Haurtzaroan erreprimitutako esperientziak inkontzientean gordetzen dira eta heldutasunean, gainditu ez badira, nahaste gisa azaltzen dira. Psikoanalisiaren helburua jokabidearen esanahi inkontzientea kontzientera ekartzea da, azal daitezkeen arazoak konpondu ahal izateko. (Argazkian ikusi ahal dugu Freudek bere psikoanalisi sesioak egiten zituen soga-ohea).

HIZTEGIA:
Inkontzientea: Psikoanalisian, psikearen alorra, kontzientziari ihes egiten diona eta pertsonen jokabidean eragina duena. Kontziente-ari kontrajartzen zaio.
Histeria: Neurosi mota, emozio gorabeherak, sentimenduak ezkutatzea, arazo fiskoak, eta sujestioaren mende erraz geratzea ezaugarritzat dituena.
Lapsus-linguae: Hitz egitean egiten dituzun akatsak dira.
Lapsus-calami: Idaztean egiten egiten dituzun akatsak dira.
Edipo-konplexua: Seme batek bere amaz maitemintzea, aldi berean bere aita gorrotatuz. Haurtzaroaren lehen 6 urteetan gertatzen da.
Elektra-konplexua: Alaba batek bere aitaz maitemintzea, bere ama gorrotatuz. Haurtzroaren lehen 6 urteetan gertatzen da.
Transferentzia: Haurtzaroan gustoko izan duzun gizon edo emakume eredua, heldutasunean sentitzen duzun sentimendu nahaketa. Adibidez, paziente bat psikoanalistan bere eredua erreflexatzen badu, pertsona hori gustoko izango du.
Kontra-transferentzia: Psikologoak bere paziente berataz ez maitemintzeko egin behar duen lana.
KONKLUSIOA:
Freudek inkontzientean egindako aurrerapenei esker, bere haurtzaroan zituen arazoak zeintzuk ziren jakin izan ahal zuen, hau da, bere ama gustuko zuela; edipo konplexua. Gainera, nahiz eta garai horretako jendea txoratuta zegoela pentsatu, haurtzaroan sexualitatea zegoela adierazi zuen.
IRITZIA:
Nire ustez, pelikula hau oso polita izan da eta modu praktikoan hainbat gauza ikasi ditugula pentsatzen dut, teoriaren bidez solik, ez nituenak inoiz ikasiko. Gure hiztegia aberastu dugula uste dut eta gainera psikoanalisiaren eta Freud-i buruzko gauza ugari ikasi ditugu. Hau esanda, espero dut horrelako lan gehiago egitea eta aldi berean, ikasi eta ondo pasatzea.
BIBLIOGRAFIA ETA WEBGRAFIA:
- Eskolarako Hiztegi Entziklopedikoa (Lur)
- Psikologia liburua (12. orrialdea)

Inork ez digu esan behar zer edo zer ez egin ahal dugun. Nahi baduzu, ahal duzu. Hauxe da nik pentsatzen dudana, eta hori da bideoko gizonak egin zuena. Gizon honek amets bat zuen: bere semearekin triatloi bat egitea (Igeri, txirrindularitza eta korrika). Ametsa gauzatzeko ez zen oztoporik egongo, nahiz eta bere semea "paralisis cerebrala" bazuen ere.
Gizonak proba amaitzea lortu zuen, 17 ordutan. Igeri egin zuen bere semea " zodiac" edo antzeko txalupa batean eramanez, txirrindularitza egin zuen eta korrika ere bai, hau guztia, bere semearekin.
Hau egindakoan, oso garbi utzi zuen mundu honetan ezer ez dela ezinezkoa eta zerbait nahi baduzu esfortzuarekin lortu ahal duzula.