Mostrando entradas con la etiqueta Imanol. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Imanol. Mostrar todas las entradas

2009/03/23

UNA MENTE MARAVILLOSA



1. FITXA TEKNIKOA

Izena: A Beautiful Mind
Zuzendaria: Ron Howard
Herrialdea: Estatu Batuak
Urtea: 2001
Iraupena: 135 min.
Errepartoa: Russell Crowe, Josh Lucas, Paul Bettany, Adam Goldberg, Anthony Rapp, Jason Gray, Judd Hirsch, Vivien Cardone, Austin Pendleton, Ed Harris, Christopher Plummer, Jennifer Connelly.


2. SINOPSIA

Filme honetan, Russel Crowe matematikari baten gorputzean sartzen da. Betidanik, besteak baino azkarragoa izan da. Supergaitu bezala identifikatuta dago. Hala ere, nahiz eta munduko burmuinik ikaragarriena izanda, ez du bere ideiak bide onetik eramaten. Baina egun batean, bere gelakidearen laguntzarekin, teorema bat garatzen du eta kode deszifratzaile ospetsu batean bihurtu zen.

Denbora pasata, militar batek laguntza eskatzen dio. Kode bat deszifratu behar du. Egunak eta egunak ematen ditu kodeak deszifratzen. Baina egun batean, bere mundua aldatu egiten da. Eskizofrenikoa dela esaten diote. Hortik aurrera, bere arazoa konpontzea da bere arazorik garrantzitsuena.


3. PERTSONAIAK

John Nash: Filmearen protagonista da. Oso azkarra baina hala ere, burmuineko arazo bat dauka. Hasieran ez du onartzen baina gero bere familiaren laguntzaz, arazoarekin bizitzen ikasten du.

Alicia: Protagonistaren emaztea da. Haren ikaslea zen hasieran. Primeran zihoan haien erlazioa baina John-en arazoa oso gogorra da berarentzat. Hala ere berarekin jarraitzen du eta bera behar duen laguntza ematen dio.

Geroxeago, bera imajinatzen dituen pertsonaiak agertzen dira. Alde batetik, bere klasekidea eta bestetik, Parcher. Detektibe bat.


4. ESKIZOFRENIA

Eskizofrenia, gaixotasun kroniko bat dela aipatu behar da. Gaixoaren errealitatearen kontzientzian aldaketa batzuk egoten dira. Sintomak oso aldakorrak dira eta horrexegatik zaila izten da diagonstikatzeko. Normalean, gaztea zarenean garatzen duzu eta bizitza osorako izan ahal duzu. Nahiz eta kasu batzuk egon non gaixotasuna desagertu egin dela.

5. SINTOMAK

Bost taldeetan zailka ditzakegu sintomak:

- Sintoma positiboak: Hemen barruan aluzinazioak etab agertu egiten dira.
- Sintoma negatiboak: Hemen funtzio psikikoak murriztu egiten dira.
- Sintoma kognitiboak: Atentzioaren murrizketa agertzen da hemen. Hezkuntzarako zailtasunak etab.
- Sintoma afektiboak: Irritabilitatea, tentsioa, depresioa, etab. Agertu dezakete gaixotasun honekin.
- Sintoma antisozialak: Talde honetan, besteekin harremanak izateko zailtasunak agertzen dira.


6. ESKIZOFRENIA MOTAK

- Paranoide: Aluzinazioak eta delirioak nagusi izaten dira.
- Desorganizatua: Jarrera desorganizatu bat azaltzen da kasu honetan.
- Katatonikoa: Aldaketa psikomotore garrantzitsuak agertzen dira.
- Indiferentziala: Sintoma psikotikoak daude baina ez daude talde zehatz baten barruan.
- Residuala: Kasu honetan sintoma positiboak murriztuak daude.


8. FAMILIA ETA LAGUNEN JOKABIDEA

Hasieran emaztea ez daki ondo zer egin. Badaki John arazo bat duela baina ez daki nola jokatu. Hala ere, sintomak oso nabariak izaten hasten denean, berehala eskatzen du laguntza medikuei. Tratamendu osoan zehar emaztea dago bera laguntzen. Errealitatean ere besteen laguntza oso garrantzitsua izaten da gaixotasuna ondo eraman ahal izateko.


9. JOHN FORBES NASH

John Forbes Nash 1928. urtean jaio zen Virginian. Txikitatik, erlazionatzeko arazo larriak zituen. Bere ama unibertsitate batean egon zen. Horrexegatik bere amaren laguntzaz ikasketetan atentzio handia ipini zuen lehenengo momentutik. 14 urterekin matematikan eta kimikan interes handi bat ipini zuen, eta Bluefield eskolan sartu zen. Geroxeago beka bat irabazi zuen eta institutu on batean sartu egin zen. Hor, matematiketan espezializatu zen. Hortik, beka baten ondorioz Princeton unibertsitatera joan zen. Bere irakaslearen gomendiozko ezkutitza zuzena zen: “Este chico es un genio”


11. BIBLIOGRAFIA /webgrafia

HTTP://www.Wikipedia.org
http://www.hiztegia.net (3000 Hiztegia)
http://psikolaixe.blogspot.com

2009/01/22

Gogoratu

FITXA TEKNIKOA

Urtea: 1945
Iraupena: 111 minutu
Herria: A.E.B
Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Gidoia: Ben Hecht
Musika: Miklós Rózsa
Argazkiak: George Barnes
Errepartoa: Ingrid Bergman, Gregory Peck, Leo G. Carroll, John Emery, Wallace Ford, Rhonda Fleming, Michael Chekhov
Produkzioa: David O. Selznick Production


SINOPSIA

Constance Peterson, klinika batean lan egiten du doktore bezala. Egun batean esaten diote Edwards doktorea ailegatuko dela. Hasieratik, Edwards Constance-en atzetik joaten da. Baina Edwards zeozer arraro dauka. Hortaz, Constance, Edwards ez dela bere benetako izena asmatzen du. Azkenean Edwards ospitaletik kanpo joan behar da poliziatik ezkutatzera. Constance, bere atzetik joaten da eta laguntzen saiatzen da. Baina arazo bat dute. Ez dakite non ezkutatu, eta horrrexegatik bere maisuaren estera joaten da. Han, eskizofrenikoa dela argitzen du eta ametsen bidez iragana argitzen du. Hortaz, jakiten du nahigabe bere anaia hil zela eta horrexegatik trauma bat zuela. Gainera, Brulov doktorea benetako Edwards doktorea hile gin duela jakiten du. Azkenean errugabetasuna argitzen du eta biek pozik bizitzen dute elkarrekin.


FILMA ETA OROIMENA


Filme honetan oroimenari buruz hitz egiten dute. John Ballantine ez du gogoratzen bere iragana eta horrexegatik ditu hainbeste arazo.Azkenean ametsen psikoanalisiaren bidez bere oroitzapenak askatzen ditu.


DR. EDWARDSEK (JOHN BALLANTINEK) DITUEN EZAUGARRI PSIKOLOGIKOAK HASIERAN ETA BUKAERAN


John Ballantin eskiatzen zegoenean bere eskiak sortzen zuten halako lerro zuriak. Horrexegatik halako lerroak ikusten zituenean erotu egiten zen. Hau da, eskizofrenia zuen. Amnesia ere nabarmena da filmearen hasieran. Azkenean zendatuta dago.



PSIKOANALISIAREN GARRANTZIA

Filmean, momentu batzuetan Constance John-i eskatzen dio bere iragana gogoratzeko. Baina honek ezin du eta horrexegatik psikoanalisia erabiltzen dute. Hau da, jokabidearen esanahi inkontzientea kontzientera ekartzen du metodo honen bidez.


PROTAGONISTAK DUEN AMNESIA MOTA ETA EZAUGARRIAK

Protagonista, filme honetan, amnesia partziala du. Hau da, oroitzapenaren atal edo une baten galera da eta ez da beti arazo organikoen eraginez gertatzen. Eta amnesia honen barruan, amnesia selektiboa dago. Afektiboki eragin handia duten egoerak gogora ekartzeko ezintasuna.


IRITZIA

Filme hau nahiko berezia da. Hainbat ezaugarri psikologiko uztartu ditu filmean zehar. Hortaz, filmea hainbat leku aldaketa egiten ditu eta dinamikoa bihurtzen du filmea. Interesgarria da Johnen garapena liburuan zehar. Alfred oso ondo adierazi du amnesia duen paziente baten joera. Filmean ageritako pertsonaiak oso bereziak dira. Bakoitzari ezaugarri ugari ematen dio zuzendaria.

2008/12/19

Animalien oroimena

Soberan dakigu gizakien oroimena izugarri handia dela. Baina... eta animaliena? Bideo honetan, zenbateko oroimena duen animali bat ikusiko dugu.

Historio honetan, John Rendall eta Ace Berg, Londresen bizi dira. Egun batean, ikusten dute lehoi bat sakrifikatuko dutela, eta azkenean lehoia erosi eta etxera erameten dute. Lehoia txikia da eta ez du arazo asko sortzen. Apaiz bat bere elizaren zelaiak uzten die lehoiarekin jolasteko.

Biana gero, lehoia handia egiten da eta ezinezkoa da Londresen mantendo. Horrexegatik Keniara bidaltzen dute. Urte bat pasata, Bi lagunok Afrikara joaten dira lehoia bizitatzera; baina han esaten diete lehoia guztiz basatia dela eta bere taldearen nagusia zela. Baina hala ere beraiek haren bila joaten dira eta hau da gertatu zena:

2008/10/01

Telebisten gerra

Munduko hainbat lekutan azter ditzakegu bi pertsonen edo enpresen arteko guda. Sarrera honetan milaka adibiderengandik, bat azalduko dut nire ikuspuntutik.

Telebistaz hitz egitean, derrigorrez entzuleriari buruz hitz egin behar da. Telebista haien eskamenen alde mugitu egiten da. Baina kasu konkretu batzutan, lortu nahi dutena ez da haien kanalaren entzuleria handitu, nahiz eta besteena gutxitu.

Adibide on bat da prime time orduetan gertatzen dena. Egun batzuen gauetan, adibidez, ez dago programazio interesgarririk. Bigarren mailako filmeak edo interes gutxi duten erreportajak jartzen dituzte. Eta berriz, beste egun batean, arrakasta izugarria duten bi telesail ipintzen dituzte ordu berean; bien artean aukeratu behar izateko. Gaur egungo ostegunetan gertatzen den bezala "Cuéntame" eta "Sin tetas no hay paraíso" telesailekin.

Beraz, nire galdera da: Zergatik ezin dute biok irabazi, kanal bakoitzak egun desberdinean ipintzen badu haren telesaila? Zergatik galdu behar du batek, besteak irabaz dezan?