2009/02/15

recuerda lana


RECUERDA

FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Spellbound (recuerda).
Urtea: 1945Iraupena: 111min
Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Gidoia: Ben Hecht
Aktoreak: Ingris Bergman, Gregory peck, Leo G. Carroll, John Emery, Wallace Ford, Rhonda Fleming, Michael Chekhov
Herria: A.E.BMusika: Miklós RòzsaArgazkilaria: George BarnesGaia: IntrigaProdukzioa: David O. Selznick Production

SINOPSIA

Peterson doktoreak psikoanalisiaren bidez sendatzen ditu psikiatrikoan dauden pertsonak. Bertako zuzendaria kanporatzen dutenenan, A.Edwards doktorea izango da zuzendari berria. Hori dela eta, aurreko zuzendariak, Murchison doktoreak, tiro batekin hiltzen du A.Edwards. Nahaste honen barruan kokatzen dira protagonistak: Peterson doktorea eta John Balantine. Bigarren honek, amnesia arazoak ditu eta Petersonekin topatzen den lehenengo aldian, berataz maitemintzen da. Honek, marrekin eta kolore zuriarekin arazoak zituela konturatzen da, ikusten zituen bakoitzean oso txarto sentitzen zelako. Behin eta berriro lanean ibilita berarekin, arazoa konpondu nahian, ondorio batera heldu ziren: John txikia zenean, bere anaia hil zuen eta aurrerantzean, gaindituta ez zeukanez, txarto pasatzen zuen. Filmearen amaieran, lehenengo zuzendariaren hiltzailea nor izan zen aurkitu zuten, Murchison doktorea hain zuzen ere. Hiltzaileak, harrapatuta, bere buruaz beste egitea erbakitzen du.

FILMA ETA OROIMENA

Pelikularen protagonistak, emozio-nahaste baten ondorioz, oroimenaren nahaste kuantitatibo bat sufritzen ari dira. Bere anaiaren istripua txikitan ikusteak, momentu horretako oroitzapenaren galera ekartzen dio. (Txarto ulertu duzu filma. Hori da errudun konplexuaren zergatia, baina amnesia Edwardes Doktorea hilketarekin suertatzen zaio)

PSIKOANALISIAREN GARRANTZIA

Psikoanalisia, amnesia daukan edozein pertsonari aplikatuz gero, inkontzientean daukan oztopoa, oroimenari kalte eginez, kontzientera ekartzean datza.

AMNESIA MOTAREN EZAUGARRIAK:

Filmearen protoganistak sufritzen duen amnesia mota, partziala da. Amnesia mota honen barruan, beste bi mota bereiz ditzakegu: hutsune amnesia eta amnesia selektiboa. Ballantinek daukana bigarren mota hori da. Honek, selektiboa afektiboki eragin handia duten egoera gogora ekartzeko ezintasuna da. Defendatzeko mekanismo bat litzateke eta badirudi oroitzapenaren galtze hori ez dela benetan gertatzen, egoera psikologiko egokietan erraz gogoratu al baita.

IRITZIA

Beste pelikulekin konparatuta, ulertzeko zailagoa iruditu zait. Gainera, zaharra izateak ez du laguntzen. Psikoanalisiaren bidez noraino ailegatu gaiteken primeran ikusten da, batez ere amnesiaren aldetik. Ez zait asko gustatu baina esan beharra dago, ondo ulertuz gero, asko ikasi daitekeela filme honekin.




Izaskun Rodriguez
1F

No hay comentarios: