2008/10/13

IAZKO LANAK

Gaur, hilak 13, zabaldu egin dut iazko ikasleek eginiko bloga. Kontsultarako! Ez kopiatu, bestela ez duzue ezer ikasiko. Erabiltzen baduzue, gero webgrafian aipatu behar duzue bai helbidea , bai egilea.
Alboan daukazuen linka sakatu :AIXERROTA BHI PSIKO 1E ( http://psikoaixe1e.blogspot.com)

2008/10/09

Edipo konplexua +publizitatea



Ikusi ostean iruzkinak egin ditzakezue. Anima zaitezte.

2008/10/07

DATA ALDATU EGIN DUGU

Koadernoak eta lanak aurkezteko eguna aldatu egin dugu.

Data berria hor daukazue:

Image created at GlassGiant.com

Gaiaren definizioak (Psikologia, jokabideak, gogamen prozesuak...) agertu behar dira, baita ere nik eman ditudan kontzeptu berriak: Lapsus linguae, lapsus calami, tranferentzia, kontratransferentzia, huts egiteko ekintzak, ...

Ikas unitatearen eskema, orri batean, aurkeztu behar duzue.

Zergatik aukeratu duzu aurten psikologia jakintzagaia?

Aurkezpena zaindu behar duzue. Hona hemen adibide on baten zatitxoa:

2008/10/06

PSIKOFISIOLOGIA

Psikofisiologia
View SlideShare presentation or Upload your own.

Psikologia klinikoa

Jokabidean eta emozioetan gertatzen diren nahasteak aztertu, diagnostikoa eman eta terapia ezartzen du. Buruko nahasteak (psikosia, eskizofrenia, etab.) sendatzen ahalegintzeaz gain, adimen atzerapenak, drogamenpekotasunak, depresioak, gizarteratze arazoek edo sexu-arazoek sorrarazitako jokabide arazoak ere aztertzen ditu.
Komenigarria da psikologo klinikoaren eta psikiatraren artean dagoen desberdintasuna bereiztea. Psikiatra medikua da eta gaixoak sendatzeko medikuntzan oinarritutako azterketak eta metodoak erabiltzen ditu. Psikologo klinikoa, berriz, terapeuta da eta jokabidean oinarritutako azterketak egin ondoren, terapia psikologikoak erabiltzen ditu pazienteari jokabidea aldatzen laguntzeko asmoz.


Eskolak:

·Psikodinamika
·Humanista
·Familiako terapia
·Cognitiva


Historia:

1879an Wilhem Wundtek psikologiaren lehen laboratorioa ireki zuen Alemanian. Baina psikologia kliniko terminoa ez zen erabili 1907ra arte. Erabili zuen lehena Lightner Witmer (Wundt-en ikaslea) izan zen, umeentzako klinika batean egin zuen praktika definitzeko.
Witmer gabeziak eta atzerapen intelektualak zituzten umeekin lan egiten zuen bitartean, beste klinika batzuk emozioetako ondoezanetan lan egiten zuten. Psikologiak ospitale mentaletan garatzen zen, beraz psikologo klinikoak momentura arte psikiatren postuak zirenetan lan egiten hasi ziren.

2008/10/02

Irabazi ahal duzun guztia




Estrategiarik egokiena: besteak ez izorratzea, ez oztopatzea.

TALDE BAT GARA!

Lana

FREUD, PASIÓN SECRETA

Film honi buruz lan bat egin behar duzue.

Lanaren egitura:

  1. Filmaren fitxa teknikoa
  2. Sinopsia
  3. Sigmund Freud
  4. Psikoanalisia
  5. Hiztegia:
    1. Inkontzientea
    2. Histeria
    3. Lapsus-linguae
    4. Edipo konplexua
    5. Elektra konplexua
    6. Huts egindako ekintzak
  6. Konklusioa eta iritsia
  7. Bibliografia eta webgrafia


2008/10/01

Telebisten gerra

Munduko hainbat lekutan azter ditzakegu bi pertsonen edo enpresen arteko guda. Sarrera honetan milaka adibiderengandik, bat azalduko dut nire ikuspuntutik.

Telebistaz hitz egitean, derrigorrez entzuleriari buruz hitz egin behar da. Telebista haien eskamenen alde mugitu egiten da. Baina kasu konkretu batzutan, lortu nahi dutena ez da haien kanalaren entzuleria handitu, nahiz eta besteena gutxitu.

Adibide on bat da prime time orduetan gertatzen dena. Egun batzuen gauetan, adibidez, ez dago programazio interesgarririk. Bigarren mailako filmeak edo interes gutxi duten erreportajak jartzen dituzte. Eta berriz, beste egun batean, arrakasta izugarria duten bi telesail ipintzen dituzte ordu berean; bien artean aukeratu behar izateko. Gaur egungo ostegunetan gertatzen den bezala "Cuéntame" eta "Sin tetas no hay paraíso" telesailekin.

Beraz, nire galdera da: Zergatik ezin dute biok irabazi, kanal bakoitzak egun desberdinean ipintzen badu haren telesaila? Zergatik galdu behar du batek, besteak irabaz dezan?

2008/09/29

psikologia industriala - nerea rincon

Psikologia
View SlideShare presentation or Upload your own.

Garapenaren psikologia

Garapenaren Psikologia
View SlideShare presentation or Upload your own.

CaN




Inork ez digu esan behar zer edo zer ez egin ahal dugun. Nahi baduzu, ahal duzu. Hauxe da nik pentsatzen dudana, eta hori da bideoko gizonak egin zuena. Gizon honek amets bat zuen: bere semearekin triatloi bat egitea (Igeri, txirrindularitza eta korrika). Ametsa gauzatzeko ez zen oztoporik egongo, nahiz eta bere semea "paralisis cerebrala" bazuen ere.

Gizonak proba amaitzea lortu zuen, 17 ordutan. Igeri egin zuen bere semea " zodiac" edo antzeko txalupa batean eramanez, txirrindularitza egin zuen eta korrika ere bai, hau guztia, bere semearekin.
Hau egindakoan, oso garbi utzi zuen mundu honetan ezer ez dela ezinezkoa eta zerbait nahi baduzu esfortzuarekin lortu ahal duzula.



2008/09/23

2008/09/17

PSIKOANALISIA - FREUD


Psikoanalisia Sigmund Freuden lanetan oinarritutako psikologia teoriak eta metodoak dira. Psikoterapia metodo izanik, psikoanalisiak pazientearen adimen-prozesuko osagai inkontzienteen arteko harremanak bilatzen ditu.



Freudek ikusi zuen kontzientzia gizakiaren buruaren zati bat dela. Eta planteatu zuen honako banaketa hau: Kontzientea (pentsamenduak eta pertzepzioak ulertzea eta nabaritzea); prekontzientea (pentsamendu, oroipen eta ikaskuntza ez kontzienteak osatzen dute eta hauetara iristeko atentzio berezia beharrezko da); inkontzientea (kontzientziari ihes egin dioten berezko desio erreprimituak).
Gainera, eraikuntza psikikoan hiru elementu bereiztu zituen, inkontzientean aurkitzen direnak:
Zera: alde biologikoa eta instintiboa, zeinak biziraupenera eramaten gaituen.
Supernia: moralitatearen eta murrizketaren aldea da, eta osatzen da Niaren ideala, hau da, izan nahi duguna, eta el Ni ideala, guri buruz dugun ideiaren bidez.
Nia: Zerak dituen inpultsoak asetzeko errealitatea da



wikipediatik hartutako informazioa (http://eu.wikipedia.org/wiki/Psikoanalisia)

2008/09/08

1. ikas unitatea

AZKARRAK GARA?

Ikusi eta gero, zuen iritzia eman.

AZKARRAK GARA


Jokabideak deskribatzen:

- Bi ume daude. Neska bat eta mutil bat.
-Bakoitzak bere jostailuak ditu. Baina neskak mutilak duen edalontzia hartu nahi du.
Horretarako:
* Lehenengoz eskuetatik kentzen saiatzen da.
* Alferrik denez, berarengana hurbiltzen da eta berriro kentzen saiatzen da.
* Ezin duenez, neskak bere jostailua usten dio eta askenean umeak bere jostailua ematen dio.
* Azkenik, neska bere jostailua ere kentzen dio eta bi jostailuekin geratzen da.
(Iratxe Varela)

Mutilak ez zion eman bere jostailua, neskak kendu egin zion bestea hartu zuenean.

CAN