2008/10/06

Psikologia klinikoa

Jokabidean eta emozioetan gertatzen diren nahasteak aztertu, diagnostikoa eman eta terapia ezartzen du. Buruko nahasteak (psikosia, eskizofrenia, etab.) sendatzen ahalegintzeaz gain, adimen atzerapenak, drogamenpekotasunak, depresioak, gizarteratze arazoek edo sexu-arazoek sorrarazitako jokabide arazoak ere aztertzen ditu.
Komenigarria da psikologo klinikoaren eta psikiatraren artean dagoen desberdintasuna bereiztea. Psikiatra medikua da eta gaixoak sendatzeko medikuntzan oinarritutako azterketak eta metodoak erabiltzen ditu. Psikologo klinikoa, berriz, terapeuta da eta jokabidean oinarritutako azterketak egin ondoren, terapia psikologikoak erabiltzen ditu pazienteari jokabidea aldatzen laguntzeko asmoz.


Eskolak:

·Psikodinamika
·Humanista
·Familiako terapia
·Cognitiva


Historia:

1879an Wilhem Wundtek psikologiaren lehen laboratorioa ireki zuen Alemanian. Baina psikologia kliniko terminoa ez zen erabili 1907ra arte. Erabili zuen lehena Lightner Witmer (Wundt-en ikaslea) izan zen, umeentzako klinika batean egin zuen praktika definitzeko.
Witmer gabeziak eta atzerapen intelektualak zituzten umeekin lan egiten zuen bitartean, beste klinika batzuk emozioetako ondoezanetan lan egiten zuten. Psikologiak ospitale mentaletan garatzen zen, beraz psikologo klinikoak momentura arte psikiatren postuak zirenetan lan egiten hasi ziren.

No hay comentarios: