Urtea:1962
Iraupena:139
Herrialdea: Estatu Batuak
Zuzendaria: John Huston
Gidoia: Wolfgang Reinhardt eta Charles A. Kaufman
Musika: Jerry Goldsmith
Argazkigintza: Douglas Slocombe
Aktoreen zerrenda: Montgomery Clift, Susannah York, Larry Parks, Susan Kohner, Eileen Herlie, Fernand Ledoux, Eric Portman, David McCallum
Produkzio etxea: Universal Pictures
Pelikula mota: Drama eta biografikoa
PELIKULAREN SINOPSIA
Sigmund Freud-en bizitzaren bost urte kontatzen duen pelikula autobiografikoa da, 1885.urtean girotuta dagoena. Freud bizi zen denboraldian, medikuek, histeria zuten pertsonei ez zieten sinesten, pentsatzen zutelako, gaixoek gauzak egiten zituztela haien arreta erakartzeko. Freud, hipnosiari esker, lortu zuen haien psikosiaren arazoak aurkitzen. Bere gaixorik nagusiena, neska errubio bat da, etengabe amets gaizto bat duena. -1-
Sigmund Freud, 1856ko maiatzaren 6an jaio zen, Freiberg-en. Medikua, neurologoa eta psikoanalisiaren sortzailea izan zen.
Ikasketak hipnosiaren inguruan hasi zituen, adimeneko gaixoak zaintzeko. Gero, nahiz eta bere terapian hipnosia erabili, hipnosia ametsen interpretazioarekin ordezkatu zuen. Honek bere psikoanalisiaren oinarriak ekarri zituen.
Freud-en teoriek eta tratamenduek, izkanbila sortu zuten Vienan garai horretan, XIX.mendean. Gaur egun ere, hauei buruzko eztabaidak daude. Gainera, bere ideiak oso kritukatuak eta eztabaidatuak izan dira.
Freud-en iritziak, bi ikuspuntuetan bana daitezke: alde batetik, bere jarraitzaileak, medikuntzaren zientzialari oso garrantzitsutzat hartzen dutenak eta giza-psikologiaren egi asko aurkitu zuena. Beste alde batetik, jorratzaileek filosofotzat hartzen dute, giza natura birplanteatu zuen eta tabu asko hausten lagundu zuen filosoa.
1939an hil zen, irailaren 23an, Londresen.
PSIKOANALISIA
Psikoanalisia teoria eta araubide batzuen multzoa da, adimeneko gaixoak sendatzeko sortu zena eta inkontzientean oinarritzen dena.
Psikoanalisiak beste helburu batzuk ditu:
Inkontzientea aztertzea, adimeneko gaixoak sendatzeko teknika terapeutikoa izatea, psikoanalistak sortzeko teknika izatea, historiari eta kulturari aplikatu ahal zaion metodoa izatea eta teoria eta teknika defendatzeko eta zihurtatzeko mugimedua izatea.
Psikoanalisia, historikoki zientziatzat hartu da psikoanalisten ustez. Jorratzaileek ordea, pseudozientziatzat hartu dute.
HIZTEGIA
Inkontzientea: Prozesu mentalen multzoa, lehenetsi baten menpe ez daudenak, ez direlako behar gauzatzen ari zauden gauza egiteko edo eginkizun bat dutenak era automatiko batean egiteko, beraz ez daudenak pentsatuak kontzienteki.
Histeria: Neurosien taldeko kide den onginahi psikologikoa da eta munduko %1 du. Gaixoan ikus dezakegu ezinegon eran, suposatzen duelako arazo fisikoak eta psikologikoak dituela.
Lapsus-linguae: Hitzegiterakoan duzun akatz inkontziente eta ustekabekoa.
Edipo konplexua: nahasmendu emozionala, haurtzaroan ematen dena, semeak ama maite duena eta era inkontziente batean aita gorrotatzen duena. Konplexu hau bizitzako lehen sei urteko adinean ematen da.
Electra konplexua: Edipo konplexuaren parekoa da. Alaba bere aitaz maitemintzen da eta era inkontziente batean ama gorrotatzen du.
Lapsus calami: Idazterakoan inkontzienteki duzun akatza.
Transferentzia: haurtzaroan izandako prototipoen errepikapena, heldutasunean duzun sentimenduarekin nahastuta daudenak. Zure psikoanalistan beste pertsona bat irudikatzea.
Kontratransferentzia: Psikoanalistan irudikatu duzun pertsona nor den argitzea eta nahasmendua argitzea, hau da, tranferentziaren prozesua kentzea.
KONKLUSIOA ETA IRITZIA
Freud-ek, bere ikerkuntzei esker, bere haurtzaroan sortutako adimeneko arazoa konpondu ahal izan zuen eta honi esker aurkikuntza handia egin zuen psikologiaren alorrean, nahiz eta garaiko jendeak esan erotuta zegoela eta ezin zela egon sexualitaterik haurtzaroan.
Hipsnotizatzaile txarra zenez eta ametsak interpretatzen zekienez, psikoanalisia asmatu zuen inkontzientea aztertzeko eta gaur egun terapia egiteko garrantzitsua den metodoa da.
IRITZIA
Pelikula honekin, konplexu asko azter daizteke, eta psikoanalisiaren sorrera erakusten digu. Pelikula autobiografikoa denez, Freud-ek bizitako momentu zailak ikusi ahal ditugu, esate baterako, garaiko jendeak bere teoriak ez onartzea. Nahiz eta filma zuri beltzez egon ez zait oso nekagarria iruditu, baina batzuetan pizka bat astuna egin zait ez nuelako ulertzen gertatzen zena. Errekomendatuko nioke psikologian interesatuta dagoen pertsona bati, psikoanalisia nola sortu zen aztertzen duelako.
BIBLIOGRAFIA ETA WEBGRAFIA
http://www.filmaffinity.com/es/film403759.html
http://es.wikipedia.org/wiki/Sigmund_Freud
http://es.wikipedia.org/wiki/Psicoan%C3%A1lisis
http://es.wikipedia.org/wiki/Histeria
http://es.wikipedia.org/wiki/Inconsciente
No hay comentarios:
Publicar un comentario