2008/11/30

SPELLBOUND - GOGORATU - RECUERDA


Ikas-unitate honetan filma hau ikusi egin dugu. Amnesia zer den ulertzeko oso egokia delako. Alfred Hitchcok-ek 1945ean zuzendu zuen Spellbound izeneko pelikula hau. Gregory Peck (Edwardes Doktorea) eta Ingrid Bergman (Constance Petersen) dira protagonistak. Terapia moduan psikoanalisia erabiliko dute eta hipnosi saio bat ikusiko dugu. Psikoanalisia oso garrantzitsua da pelikula honetan eta ametsen interpretazioa, Dali-k egindako irudi batzuk erabiliko ditu Hitchcok-ek filmaren momenturik garrantzitsuenetan klimaxa lortzeko.


LANA: Pelikula honi buruzko lan bat egin behar duzue. Protagonistak dituen oroimenaren nahastea eta ezaugarriak aipatzea derrigorrezkoa izango da.

GIDOIA:
1.- Fitxa teknikoa
2.- Sinopsia
3.- Filma eta oroimena
4.- Dr. Edwardsek (John Ballantinek) dituen ezaugarri psikologikoak hasieran eta bukaeran.
5.- Psikoanalisiaren garrantzia: Teknikak eta metodoak: Asoziazionismoa eta hipnosia.
6.- Protagonistak duen amnesia mota eta ezaugarriak.
7.- Ametsen interpretazioa. Constancek Bullot Doktorearekin eta Martinson Doktorearekin egiten dituenak.
8.- Errudun konplexua eta defentsa mekanismoak.
9.- Pazienteak: Mary (Psikoanalisiak izugarri aspertzen nau). Sr. Gards: Bere aita hil zuela usten duena.
10.- Zuen gogoetak:

Eszena batzuk komentatu: Constancek marra batzuk egiten dituenean mahaiaren gainean.
Anaia hil zuenean.
Constance sinadurak desberdinak direla konturatzen denean.

Esaldiak:
a) "El psicoanalista sólo trata de inducir al paciente a hablar de sus problemas
ocultos para abrir las cerradas puertas de su mente".
b) "Fue mi psicoanalista (Dr. Bullot). Todo psiquiatra tiene que psicoanalizars
antes de dedicarse al psicoanálisis"
c) "Estamos hablando de un esquizofrénico, no de un enamorado"
d) "Fue algo que ocurrió en mi infancia. Ya me acuerdo. Yo maté a mi hermano"
e) "La amnesia es un truco de la mente para no perder la razón. Se esconde algo terrible detrás de una puerta"

11.-Konklusioa

2008/11/24

MIRAMON



Gogora ezazue, datorren asteazkenean,hilak 26 Miramonera joango garela. Kirikiñon goizeko bederatziak laurden gutxitan geratu gara. Garaiz heldu!

Web orria bisitatu nahi baduzue, klikatu irudiaren gainean.

2008/11/19

ikusi duzu neska leopardoarekin?






Bideo hau, zenbat pase? bideo bezalakoa da baina beste adibide desberdin bat erabiliz. Gizakiok gauza bat bilatzen dugunean, nahiz eta beste gauza edo pertsona ezagun bat aurre aurrean izan ez dugu ikusten. Hori gertatzen da bideo honetan, kotxea begiratzen ari garelako eta neska ez dugu ikusten.

pertzepzio subliminala






Pertzepzio subliminala guk pentsatzen dugun baino hurbilago dago. Bideo honetan ikus dezakegu nola agertzen den gure eguneroko bizitzan: iragarki bat ikustean, gustuko dugun talde baten musika entzutean... Pentsatzen duguna baino efektu gehiago ditu gure inkontzientean.

2008/11/16

2008/11/12

BURUHEZURREAN FIJATU ONDOREN...


Pertzepzioa


Zerbait arraro ikusten duzue erdiko buruhezurrean?

"IRABAZI AHALIK GEHIEN"

HELBURUAK:
- Joku honen helbura zen konturatzea denon artean lan eginez irabaziak altuagoak izango zirela. Bakoitzak bere taldeagatik begiratzen badu, azkenean, talde osoaren kalterako izango da.
- Talde osoak irabazteko, bakarrik zegoen bide bat: KONPROMEZUA
- KONPROMEZUAK eta KOOPERAZIOAK ez du bermatzen irabazirik altuena, baizik eta sakrifizio banatu bat.
- Ez dugu joko hau "ZUK IRABAZTEN BADUZU NIK GALDUKO DUT" bezala ikusi behar. Honek borroka eta konpetentziara eramango gaitu eta ondorioz denok galduko duzue.


video

2008/11/09

OROIMENA.PPT

OROIMENA
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: psikologia oroimena)

3. IKAS UNITATEA - OROIMENA

3. UNITATEA

GOGAMEN--PROZESUAK (II):

Oroimena

-HASIERAKO GALDERA-SORTA

1. Informazioa gordetzea. Oroimenaren eredu estrukturala

1.1. Zentzumenezko oroimena

1.2. Iraupen laburreko oroimena

1.3. Iraupen handiko oroimena

2. Informazioaren kodifikazioa

2.1. Prozesatze-mailen teoria

2.2. Mnemoteknia

3. Informazioa berreskuratzea

3.1. Gogoratzean eragina duten faktoreak

4. Ahaztea

5. Oroimenaren nahasteak

5.1. Oroimenaren nahaste kuantitatiboak

5.1.1. Amnesia

5.1.2. Hipermnesia

5.2. Oroimenaren nahaste kualitatiboak


2008/11/06

TXIMINOAk eta jokabideak

Bideo hauetan tximinoen jokabideak azter ditzakegu. Gogoratu "jokabideak" terminoaren definizioa: "Pertsonek eta animaliek egiten dituzten gauzen artean behatu eta erregistratu ahal den guztia".

video

video

video