2008/11/30

SPELLBOUND - GOGORATU - RECUERDA


Ikas-unitate honetan filma hau ikusi egin dugu. Amnesia zer den ulertzeko oso egokia delako. Alfred Hitchcok-ek 1945ean zuzendu zuen Spellbound izeneko pelikula hau. Gregory Peck (Edwardes Doktorea) eta Ingrid Bergman (Constance Petersen) dira protagonistak. Terapia moduan psikoanalisia erabiliko dute eta hipnosi saio bat ikusiko dugu. Psikoanalisia oso garrantzitsua da pelikula honetan eta ametsen interpretazioa, Dali-k egindako irudi batzuk erabiliko ditu Hitchcok-ek filmaren momenturik garrantzitsuenetan klimaxa lortzeko.


LANA: Pelikula honi buruzko lan bat egin behar duzue. Protagonistak dituen oroimenaren nahastea eta ezaugarriak aipatzea derrigorrezkoa izango da.

GIDOIA:
1.- Fitxa teknikoa
2.- Sinopsia
3.- Filma eta oroimena
4.- Dr. Edwardsek (John Ballantinek) dituen ezaugarri psikologikoak hasieran eta bukaeran.
5.- Psikoanalisiaren garrantzia: Teknikak eta metodoak: Asoziazionismoa eta hipnosia.
6.- Protagonistak duen amnesia mota eta ezaugarriak.
7.- Ametsen interpretazioa. Constancek Bullot Doktorearekin eta Martinson Doktorearekin egiten dituenak.
8.- Errudun konplexua eta defentsa mekanismoak.
9.- Pazienteak: Mary (Psikoanalisiak izugarri aspertzen nau). Sr. Gards: Bere aita hil zuela usten duena.
10.- Zuen gogoetak:

Eszena batzuk komentatu: Constancek marra batzuk egiten dituenean mahaiaren gainean.
Anaia hil zuenean.
Constance sinadurak desberdinak direla konturatzen denean.

Esaldiak:
a) "El psicoanalista sólo trata de inducir al paciente a hablar de sus problemas
ocultos para abrir las cerradas puertas de su mente".
b) "Fue mi psicoanalista (Dr. Bullot). Todo psiquiatra tiene que psicoanalizars
antes de dedicarse al psicoanálisis"
c) "Estamos hablando de un esquizofrénico, no de un enamorado"
d) "Fue algo que ocurrió en mi infancia. Ya me acuerdo. Yo maté a mi hermano"
e) "La amnesia es un truco de la mente para no perder la razón. Se esconde algo terrible detrás de una puerta"

11.-Konklusioa

No hay comentarios: