2009/03/04

A BEAUTIFUL MIND

video


video

John Forbes Nash Jr. 1928ko ekainaren 13an jaio zen Virginian. Ekonomia Nobel saria jaso zuen 1994an bere Jokoen teoria eta negoziaketen prozesuagatik, Reinhard Selten eta John Harsanyirekin batera.

Oso mutil bakartia izan zen, berak zituen lagun bakarrak liburuak zirelako. Oso txikia zenetik bere portaeran erakutsi zuen bere adimen ahalmena eta beste pertsonekin harremanak izateko zituen arazoak. Bere bizitzan zehar oso berezitasun garrantzitsua izan zuen, egozentrismo oso handia zuen eta honek ez zion uzten beste gizakiak ulertaraztea. 14 urte zituenean oso ikusgaitasun handia izaten hasi zen matematiketarako eta kimikarako. 1945eko ekainean ingenieritza ikasketak egiten hasi zen eta bere matematikako irakasleak bere adimenaz jabetu zen eta matematiketan bereiztea sinestarazi zuen eta 1948an Princetonen ikasketak hasi zituen, bere irakaslearen gomendio gutuna bakarrik esaten zuen: Buruargi ezin hobea da!
Nash bere ikasle batekin, Alicia Larderekin, ezkondu zen eta ezkondu eta urte bat geroago eskizofrenia diagnostikatu zioten. 1959an bere gaixotasunagatik internatuta geratu zen eta hortik hilabete gutxi batzuk pasatu ondoren bere semea John Charles Martin jaio zen. Nash eta Alicia 1963an banandu ziren. 1994an John Nash Nobel zaria irabazi zuen eta hortik aurrera Aliciarekin bueltatu zen eta 2001an berriz ezkondu ziren.

John Nashi buruz, pelikula bat egin zen 2001ean “ A beautiful mind” ( Una mente maravillosa) non Rusell Crowek Nashen papera egiten duen. Pelikula honek 4 Oscar irabazi zituen.

(Marta Torres)

No hay comentarios: