2009/03/23

UNA MENTE MARAVILLOSA



1. FITXA TEKNIKOA

Izena: A Beautiful Mind
Zuzendaria: Ron Howard
Herrialdea: Estatu Batuak
Urtea: 2001
Iraupena: 135 min.
Errepartoa: Russell Crowe, Josh Lucas, Paul Bettany, Adam Goldberg, Anthony Rapp, Jason Gray, Judd Hirsch, Vivien Cardone, Austin Pendleton, Ed Harris, Christopher Plummer, Jennifer Connelly.


2. SINOPSIA

Filme honetan, Russel Crowe matematikari baten gorputzean sartzen da. Betidanik, besteak baino azkarragoa izan da. Supergaitu bezala identifikatuta dago. Hala ere, nahiz eta munduko burmuinik ikaragarriena izanda, ez du bere ideiak bide onetik eramaten. Baina egun batean, bere gelakidearen laguntzarekin, teorema bat garatzen du eta kode deszifratzaile ospetsu batean bihurtu zen.

Denbora pasata, militar batek laguntza eskatzen dio. Kode bat deszifratu behar du. Egunak eta egunak ematen ditu kodeak deszifratzen. Baina egun batean, bere mundua aldatu egiten da. Eskizofrenikoa dela esaten diote. Hortik aurrera, bere arazoa konpontzea da bere arazorik garrantzitsuena.


3. PERTSONAIAK

John Nash: Filmearen protagonista da. Oso azkarra baina hala ere, burmuineko arazo bat dauka. Hasieran ez du onartzen baina gero bere familiaren laguntzaz, arazoarekin bizitzen ikasten du.

Alicia: Protagonistaren emaztea da. Haren ikaslea zen hasieran. Primeran zihoan haien erlazioa baina John-en arazoa oso gogorra da berarentzat. Hala ere berarekin jarraitzen du eta bera behar duen laguntza ematen dio.

Geroxeago, bera imajinatzen dituen pertsonaiak agertzen dira. Alde batetik, bere klasekidea eta bestetik, Parcher. Detektibe bat.


4. ESKIZOFRENIA

Eskizofrenia, gaixotasun kroniko bat dela aipatu behar da. Gaixoaren errealitatearen kontzientzian aldaketa batzuk egoten dira. Sintomak oso aldakorrak dira eta horrexegatik zaila izten da diagonstikatzeko. Normalean, gaztea zarenean garatzen duzu eta bizitza osorako izan ahal duzu. Nahiz eta kasu batzuk egon non gaixotasuna desagertu egin dela.

5. SINTOMAK

Bost taldeetan zailka ditzakegu sintomak:

- Sintoma positiboak: Hemen barruan aluzinazioak etab agertu egiten dira.
- Sintoma negatiboak: Hemen funtzio psikikoak murriztu egiten dira.
- Sintoma kognitiboak: Atentzioaren murrizketa agertzen da hemen. Hezkuntzarako zailtasunak etab.
- Sintoma afektiboak: Irritabilitatea, tentsioa, depresioa, etab. Agertu dezakete gaixotasun honekin.
- Sintoma antisozialak: Talde honetan, besteekin harremanak izateko zailtasunak agertzen dira.


6. ESKIZOFRENIA MOTAK

- Paranoide: Aluzinazioak eta delirioak nagusi izaten dira.
- Desorganizatua: Jarrera desorganizatu bat azaltzen da kasu honetan.
- Katatonikoa: Aldaketa psikomotore garrantzitsuak agertzen dira.
- Indiferentziala: Sintoma psikotikoak daude baina ez daude talde zehatz baten barruan.
- Residuala: Kasu honetan sintoma positiboak murriztuak daude.


8. FAMILIA ETA LAGUNEN JOKABIDEA

Hasieran emaztea ez daki ondo zer egin. Badaki John arazo bat duela baina ez daki nola jokatu. Hala ere, sintomak oso nabariak izaten hasten denean, berehala eskatzen du laguntza medikuei. Tratamendu osoan zehar emaztea dago bera laguntzen. Errealitatean ere besteen laguntza oso garrantzitsua izaten da gaixotasuna ondo eraman ahal izateko.


9. JOHN FORBES NASH

John Forbes Nash 1928. urtean jaio zen Virginian. Txikitatik, erlazionatzeko arazo larriak zituen. Bere ama unibertsitate batean egon zen. Horrexegatik bere amaren laguntzaz ikasketetan atentzio handia ipini zuen lehenengo momentutik. 14 urterekin matematikan eta kimikan interes handi bat ipini zuen, eta Bluefield eskolan sartu zen. Geroxeago beka bat irabazi zuen eta institutu on batean sartu egin zen. Hor, matematiketan espezializatu zen. Hortik, beka baten ondorioz Princeton unibertsitatera joan zen. Bere irakaslearen gomendiozko ezkutitza zuzena zen: “Este chico es un genio”


11. BIBLIOGRAFIA /webgrafia

HTTP://www.Wikipedia.org
http://www.hiztegia.net (3000 Hiztegia)
http://psikolaixe.blogspot.com