2009/03/28

Una Mente Maravillosa [ Nahia ]


FITXA TEKNIKOA

Pertsonaiak :
Russell Crowe: John Forbes Nash
Jennifer Connelly: Alicia Nash
Paul Bettany: Charles Herman
Ed Harris: William Parcher
Josh Lucas: Martin Hansen
Anthony Rapp: Bender
Vivien Cardone: Marcee
Christopher Plummer: Dr. Rosen
Judd hirsch: Helinger

Datuak:
Izenburu originala: A Beautiful Mind
Urtea: 2001
Estreinaldia: 2001eko abenduaren 21
Generoa: Drama
Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak
Iraupena: 135 min.
Zuzendaria: Ron Howard

SINOPSIA

John Nash mutil arrunta zirudien, baina ez zen horrela.
Oso mutil itxia zen. Oso azkarra zen, oso adimentsua.
Primeran ematen zitzaizkion matematikak eta kimikan ere oso trebea zen. Baina beste pertsonekin harremanak izatea ez zitzaion batere erraza egiten. Nahiago zituen bere liburuak eta beti zegoen teoriak asmatzen.
Unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, bere lagun batek lana eman zion unibertsitate batean, irakasle gisa.
Bertan, Alicia Larder izeneko ikaslea ezagutu zuen, eta maitemindu ziren. Ezkondu eta urte bat geroago, eskizofrenia diagnostikatu zioten. Alicia haurdun zegoenean, John internatu izan behar zuten.
Ingresatuta zegoen bitartean, Alicia John Charles Martin –ez erditu zen.
Urte batzuk geroago, John “ospitaletik” irten zen eta tratamenduari eta bere esfortzuari esker, bizitza normal bat izatera heldu zen.
Azkenik, hainbat esfortzu kostatu zitzaion Nobel saria irabazi zuen 2001.urtean.

Pertsonaien deskribapena:

A) Egiazko pertsonaiak:

John Forbes Nash : oso mutil adimentsua, batez ere matematiketan eta fisiketan. Aldi berean, oso bakartia.

Alicia Nash: John-en ikaslea izan zen, azkenik ezkondu eta seme bat izan zuten.

Josh Lucas: bere laguna zen. Unibertsitatea amaitu ostean, John-entzat lan egiten zuen.


B) Irudizko Pertsonaiak:

Charles Herman: John-en gelakidea zen.

William Parcher: gobernuarentzat lan egiten zuen, John-ni eskatu zion Kuban atentatu bat egingo zutela eta asmatzeko kode bat jakiteko non izango zen.

Marcee: Charles-en loba zen.

Eskizofrenia

Zer da?
Eskizofrenia gaixotasun larria da eta kronikoa da, hau da, behin garatu eta bizitza osorako duguna.
Batzuetan pertsonak errealitatearekin apurketak dituzte, haluzinazioak,delirioak (simesmen faltsuak) etab.

Sintomak:

5 taldeetan banatzen dira:

*Lehenengo taldean, sintoma positiboak daude.
Zoroaldiak(delirio),lilurapenak(aluzinazioak),jokabide aldaketak eta urduritasuna. “Psikosi” izena hartzen duten sintomak dira.

*Bigarren taldean, sintoma negatiboak daude. Hala nola, loezina (insomnio), gose falta etab.

*Hirugarren taldean, adimenarekin lotuta dauden sintomak daude. Bertan honako hauek agertzen dira:
arreta, informazioa hartzea eta logika elkarketa deuseztatzea: ikastea galaraztea...Talde honetan dauden sintomak dira ezgaitasun sozial gehien eragiten dutenak.

*Laugarren taldean, sentipenekin lotuta dauden sintomak agertzen dira: haserrekortasuna, kezkatzea, tentsioa, depresioa,etsitzea eta ekintza suizidak.

*Azkenik, bosgarren taldean, sintoma anti-sozialak izaten dira.

Eskizofrenia motak:

4 mota daude.

*Eskizofrenia paranoide: honako ezugarri hauek ditu;
Zoroaldiak eta aluzinazio entzungarriak. Jazarpenezko zoroaldiak arruntenak dira. Hain interpretazioak portaerei buruz oso distortsionatutak daude.
Adibidez: autobus gidari batek irribarre egiten badie modu jator batean, haiek pentsatzen dute haietaz barre egiten ari direla.
Eskizofrenia mota hau duten pertsonak haserre egoteko joera izaten dute, askok jarraituak direla pentsatzen baitute.

*Eskizofrenia ez-antolatua: honako ezaugarri hauek ditu;
Ez-integrazio larriak eta portaera atzerakorrak, gaztetan hasten direnak.
Pertsona hauek oso era arraroan eta ez-koherentean jokatzen dute.
Hitz egiten ari direnean, normalean gaia aldatzen dute, ez direlako gai ideia batez soilik hitz egitea.

*Eskizofrenia katatonikoa: katatoniko exitatuak hiperaktiboak dira. Lo gutxi egiten dute eta martxan daude denbora osoan, nekatzen direnerarte. Baina jokaera biolentoak oso sarriak dira.


*Hondar eta indiferentzial Eskizofrenia : diagnostikatzen da beste sintomak oso atzemangarriak direnean. Sintoma hauek zoroaldiak eta alkuzinazioak izan ditzakete.



Tratamendua:

*Farmazeutikoak: 1954.urtean sortu ziren eskizofrenia tratatzeko. Gehienetan, zoroaldiak eta aluzinazioak
Baretzeko erabiltzen dira, baina efektu sekundarioak sortzen zituztela konturatu ziren, konpon ezinak.
Baina gaur egun, efektu sekundarioak sorteen ez dituzten farmakoak asmatu dituzte.

*Sozioterapiak: beharrezkoak dira gaixoak haien gaixotasunean hobetu ditzaten. Honen bodez, ulertu dezakete haien bizitza ezin dela izan lehengoa zen bezala, eta kalera irtetzeko gomendatzen diete.
(Psikoterapia ez duzu aipatu - Irakaslea)

Familia eta lagunen jokabidea:

Batez ere bere emaztearentzat oso gogorra izan zen, John-ekin bizitzea eskizofrenian diagnostikatu eta gero.
Hasieran bere lanarekin obsesionatu zen John eta kodeak asmatzeari ekin zion, zoro baten moduan.
Azkenik paranoia hori izan zen bere gaixotasuna diagnostikatzeko gakoa. Umea jaio eta gero, Alicia beldur zen, ezin zuelako umea John-ekin utzi.
Baina min handia ematen zion psikiatrikoan internatzea, eta bertan egiten zizkioten probak ikustea.

Lagunek, betidanik jakin zuten John arraro samarra zela.
Baina benetako laguntasuna ikusten da, alde batetik bere lagunetako batek lana ematen dionean unibertsitatean irakasle moduan, nahiz eta eskizofrenikoa dela jakin eta beste aldetik, bere lagunek bisitatzen dutenean etxera itzulitakoan.

Bere gaixotasuna:

Eskizofrenia duen pertsona bat da. Aluzinazioak eta zoroaldiak jasaten ditu. Lan imaginario batekin obsesionatuta dago. Autolesionatzera iritza da, pentsatuz txip antzeko bat zeukala besoan.
Tratamenduarekin eta borondateari esker, gutxi gorabeheera bere bizitza controla dezake. Konturatzen baita, bere bizitzan dauden pertsonaia batzuk imajinarioak direla, ez baitira zahartzen.

Iritzi pertsonala: niri filme hau asko gustatu zait. Hasiera batean, ez nuen oso ondo ulertzen. Benetan oso hunkigarria iruditu zait. Protagonistak primeran interpretatzen du eskizofrenikoa dela.
Nahiz eta azkenean konturatu pertsonaia batzuk imajinarioak zirela, badaude une batzuk non zalantzarekin geratu naizela, jakinminarekin ia beste pertsona batzuek ikusi dituzten edo ez.

Webgrafia:

Lan hau egiteko informazioa internet-eko bi helbide hauetatik atera dut:

http://www.wikipedia.org/
http://psikolaixe.blogspot.com/