2009/03/22

Una mente maravillosa!

Una mente maravillosa:

Fitxa teknikoa:

Zuzendaria: Ron Howard.
Urtea: 2001.
Gidoia: Silvya Nasa reta Akiva Goldsman.
Musika: James Horner.
Argazkigintza: Roger Deakins.
Produktoreak: Brian Grazer, Todd Hallowell, Ron Howard, Karen Kehela, Kathleen McGill, Maureen Peyrot, Louisa Velis.
Montaia: Daniel P.Hanley y Mike Hill.
Aktoreak: Ed Harris, Jennifer Connelly, Chistopher Plummer, Paul Bettany, Adam Goldberg, Josh Lucas, Vivien Cardone. Anthony Rapp, Jason Gray-Stanford, Judd Hirsch, Austin Pendleton, Vistor Steinbach, Tanya Clarke, Thomas F.Walsh.


Sinopsia:

Benetako gertaera batean oinarrituta. John Forbes Nashek eskizofrenia jasan zuen. Gaixotasun hau tratamendu bati esker eta bere emazteari esker (Alicia) gainditu zuen baina Nashek berak izugarri borrokatu zuen, gaixotasunaren kontra.
John Forbes Nash Princeton Unibertsitatera joan zen. Beka bat zeukan, matematika ikasteko. Ez zen klasera joaten. Berak aurkitu nahi zuen teoria bat matematika jenio bihurtzeko.
Bere gaixotasuna hasi zenean, ez ziren pertsonak ikusten zituen. Uste zuen pertsona horiek bera behar zutela. Hauek esaten zioten eskutitzak bidali behar zituela etxe batera eta gutunetan jarri behar zituela emaitza matematikoak. Etxe horretan sartzeko, besoan kode bat jarri ziotela. Baina dena zegoen bere irudimenean. Etxe horretan ez zen inor bizi eta ez zioten ezer jarri. Urte batzuk geroago, eskizofrenia zeukala esan zioten.
Bere emaztea etxe horretara joan zenean, gutunontzian bere senarraren eskutitzak aurkitu zituen. Berak lagundu zion. Nashek bere gaixotasuna onartu zuen eta nahiz eta pertsonak hitz egin, berak ihes egin zien. Horrela, bere gaixotasunaren aurka borrokatu zuen. Nashek Nobel Saria irabazi zuen.



Pertsonaien deskribapena:

Filma honetan pertsonaia ugari daude baina garrantzitsuenak honako hauek dira:
-John Nash: Protagonista da. Bere ingurunean dagoen munduan ez da bizi, mundu matematikoan baizik. Oso azkarra da. Matematika egiteari ekin dio buru-belarri eta horregatik bere familiari ez. Borondate handia duen perstona da.
-Alicia Nash: John Nashen emaztea da. Polita, azkarra, Física ikaslea da. Denetarik egiteko prest dago bere senarrari laguntzeko eta gaixotasunetik ateratzeko. Asko maite du. Maitekorra, laguntzailea, solidarioa. Bere senarraren poza eta sufrimendua elkarbanatzen du.
-Dr. Rosen: John Nashen doktorea da. Bere gaixotasuna gainditzen lagunduko dio. Terapia desberdinak erabiltzen ditu, adibidez, pirula batzuk hartzeko esaten dio, eta Aliciak ematen dizkio Johni baina honek kaxa batean gordetzen ditu eta ez ditu hartzen..

IMAGINARIOAK:
- Charles: Nashen laguna da. Unibertsitatean, logela konpartitu zuten. Honek alaba bat zuen.
- Parcher: Detektibe bat da. Honek Nash arazo sekretuetan sartzen du, etsaiaren mezuak deskodifikatzeko.


Eskizofrenia: zer da?.

Adimenaren gaixotasuna, jendearekiko eta errealitatearekiko harremana galtzea eta nortasuna erabat aldatzea ezaugarri duena; gaixoak bere mundua eraikitzen du errealitatea kontuan izan gabe, jarrera oso bereziak, ulertezinak izaten dituela.Eskizofrenia zergatik sortzen den ez dago oso argi, baina aditu gehienen ustetan organismoak zenbait egoera berezitara egokitzen jakin ez duelako izaten da; heredentziaz hartutakoa ere izan daiteke, edo beste zenbait eritasunek edo jarrerek eraginda. Gaur egun psikoterapia eta gai lasaigarriak erabiltzen dira eskizofrenia zaintzeko, baina ez dago oso argi senda daitekeen ala ez.


Sintomak:

Eskizofrenia izaten dituen sintomak hauek dira:

Lehenengo taldean, sintoma positiboak daude. Zoraldiak(delirio), lilurapenak(aluzinazio), jokabide aldaketak, eta urduritasuna. “Psikosi” izena hartzen duten sintomak dira.
Bigarren taldean, sintoma negatiboak daude. Funtzio psikikoak galtzeari edo urritzeari deritzo.
Hirugarren taldean, adimenarekin lotuta dauden sintomak daude. Bertan honako hauek agertzen dira: arreta, informazioa hartzea eta logika elkarketa deuseztatzea; ikastea galaraztea… Talde honetan dauden sintomak dira ezgaitasun sozial gehien eragiten dutenak.
Laugarren taldean, sentipenekin lotuta dauden sintomak agertzen dira: haserrekortasuna, kezkatzea, tentsioa, depresioa, etsitzea eta ekintza suizidak.
Azkenik, bosgarren taldean, sintoma anti-sozialak izaten dira.
Ezaugarriak honakoak dira:
Nerabezaroan edo gaztea zarenean agertzen da, aurrerago gizonengan emakumeengan baino eta gizonezkoek hondatzeko joera latzagoa daukate. Askotan, bizitza osorako irauten du, baina badaude gaixotasun hau gainditu dutenak ere.


Eskizofrenia motak:

Paranoidea: Eldarnioak dira nagusi, batez ere, handitze eldarnioa eta pertsekuzio eldarnioa. Entzumenezko haluzinazioa eta jokabidearen eta hizkuntzaren nahasteak ere izaten dituzte.
Katatonikoa: negatibismoa, pasibotasuna, komunikazio falta, gorputzaren mugimendu eta jarrera arraroak (luzaroan gorputz jarrera bera mantentzen dute, manikien antzera) eta ekolalia (eurek edo inork esandako hitzak edo esaldiak errepikatzen dituzte).
Hebefrenikoa: (antolaketa falta): Haurren jokabidea azaltzen dute, keinu eta pose asko erabiliz, alegiazko pertsonekin hitz egiten dute eta erakusten duten afektua ezegokia eta azalekoa da.
Ondar eskizofrenia: portaera aldrebesa, logikarik gabeko pentsamenduak etab.



Tratamendua:

Eskizofreniaren tratamendua gaixotasun guztietarako ezarri diren hiru prebentzio mailak bateratuz egin behar da. Tratamendu hori hurrengo honetan datza: a) sintomak desagertarazi, behin agertu direla b) krisi berriak agertzea saihestu c) pazientea errehabilitatu, funtzionamendu orokorra hobetzeko asmoz. Tratamenduaren emaitzak ebaluatzeko, hurrengo parametro hauek hartu behar dira kontuan: sintomak hobetzea, laneko errendimendua hobetzea, gizartearen aurreko funtzionamendua hobetzea, berospitaleratzeen maiztasuna, egonaldien iraupena eta funtzionatu ahal izateko beste pertsona batzuekiko menpekotasuna murriztea.

Farmazeutikoak: Medikamentu antipsikotikoak oso eraginkorrak dira eskizofreniaren sintomak kotrolatzeko. Medikamentu horiek berrogeita hamar urtearen bueltan agertu ziren, eta ordutik hona eskizofreniak jotako milioika pertsonen bizitza-kalitatea hobetu dute, komunitatean bizitzeko laguntza izan baitira.
Eskizofreniaren konplexutasuna dela-eta, eta sintomen barietate indibiduala dela-eta, ez dago pertsona guztietan emaitza berberak sor ditzakeen medikaziorik. Pertsona batentzako onena den medikazioa ez da behar bada beste batentzako aukerarik onena.
Zoritxarrez, eskizofreniak jotako pertsona asko ez daude behar dituzten
medikamentuak hartzen. Eskizofrenia kontrolatzeko medikazioak duen garrantzia ulertzea oinarrizkoa da pazienteentzat, etxekoentzat eta komunitatearentzat.

Psikoterapiak: Errehabilitazioko programak laguntza izan daitezke eskizofrenia duten pertsonentzat; izan ere, eguneroko jarduerak egiteko behar diren gaitasunak garatzen lagunduko diete (dirua erabiltzen, janaria prestatzen, zainketa pertsonalak eta abar egiten…).
Psikoterapia indibidualak (zenbaitetan hitzaren bidezko terapia deitzen zaionak) eskizofrenia duen pertsonari mundu erreala eta irreala bereizten lagunduko dio.
Autolaguntzako taldeek informazioa banatzen dute eta pazienteei eta beren etxekoei laguntza ematen diete, beste pertsona batzuk arazo berbera konpartitzen dutela uler dezaten.

Sozioterapiak: Taldeko terapia laguntza izan daiteke eskizofrenia duten pertsonentzako; izan ere, terapia horrekin beren portaera-moduak eta beste pertsonekiko erlazio-moduak ikas ditzakete.
Familia-talde psikoedukatiboak laguntza handikoak izan daitezke, familiako kideek eskizofrenia duen pertsona zaintzen zeregin aktiboa dutelako. Garrantzizkoa da etxekoek uler dezatela zer den gaixotasuna eta zein bere tratamendua, pazienteak ospitaleko alta hartu ondoren behar duen laguntza izan dezan. Familiako kideek erne egon behar dute berrerortze bat adierazten duten zeinuak ikusteko; horrela izanez gero, berehala laguntza medikoa bilatu behar dute, berrerortzearen zorroztasuna gutxitzeko eta berriz ospitalera eraman beharra prebenitzeko.


Familia eta lagunen jokabidea:

Johnen familiaren eta lagunen partetik laguntza asko eman zioten, gehien bat bere emazteak, baina honek oso txarto pasatu zuen bere senarra horrela ikusten. Eta berak egiten zuen ahal zuen guztia bere senarra sendatzeko.

John Forbes Nash:

John Nash 1928ko ekainaren 13an jaio zen, Bluefield Sanatoriumean. Txikia zenean, normalean, bakarrik egoten zen, liburuak asko gustatzen zitzaizkion eta ez zuen ia ezer jolasten beste mutilekin. Bere ama Margaret Virginia Martin deitzen zen. Honek ikasi zuen “ Virginia Occidental” Unibertzitatean hizkuntza desberdinak. Irakatsi zizkion gauzak Johni eta John oso ikastetxe on batzuetara joan zen. Bere aitak John Forbes Nash Texasen jaio zen 1892an. Lehenengo Guerra mundialean egon zen eta urte batean izan zen Texaseko unibertsitatearen irakaslea. John txikitatik oso azkarra izan zen. Hamalau urte zituenean John interesa jartzen hasi zen matematiketan eta kimikan. Eta 1941an “Bluefield” ikastetxean sartu zen.
Nash “George Westinghouse” ikastetxean beka bat irabazi zuen eta 1945an “Carola Maradi” institutuan sartu zen ingeniaritza kimikoa ikasteko. 1948an onartu zuen Princentongo Unibertsitatearen beka bat, hor matematikako ikasketak egiteko. Unibertsitate horretan, Einstein adibidez, ikasten egon zen.. Hogeita bat urte zituenean hasi zen lan egiten RANDen aire-indarren instituzioan. 1954an John Nash atxilotuta izan zen homosexualen sarealdi batean, eta orduan RANDetik bota zuten. Nash Alicia Larderekin ezkondu zen. Honek bere ikaslea izan zen. Urte bat pasa ondoren, 1958an, detektatu zioten eskizofrenia zeukala, baina gaixotasun horrekin zeramatzan urte batzuk. 1959an egon zen barnetegi batean gaixotasunagatik eta geroxeago bere semea John Charles Martin jaio zen. 1963an Alicia eta John dibortziatu ziren, baina Nashek Ekonomiako Nobel saria irabazi eta gero elkartu ziren eta 2001eko ekainaren 1ean berriro ezkondu ziren.


Iritsi pertsonala:

Nire ustez filme hau oso interesagarria izan da, eskizofreniaren sintomak eta eskizofrenia duten pertsonak ikusteko, nola egoten diren eta haien inguruko jendea… Eta niretzat izugarria izan da nola berak azkenean konturatzen da eskizofrenia duen eta gaixotasun hau gainditzeko nola ihes egiten die berak ikusten dituen pertsonei. Baina momentu batzuetan oso gogorra eta nazkagarria izan da. Adibidez, ospitalean barneratuta zegoenean lotzen diotenean ohera eta gero bere logelan egoten denean, nola besoa zabaltzen hasi denean kodea hor sartuta zuelako. Baina hau kenduta, filma asko gustatu zait.


Bibliografía/webgrafia:

- Elhuyar hiztegia.
- http://www.google.com/
- Lur hiztegi entziklopedikoa.