2009/03/23

asier gonzalez una mente maravillosa lana


FITXA TEKNIKOA:

Izena: A Beautiful Mind
Zuzendaria: Ron Howard
Herrialdea: Estatu Batuak
Urtea: 2001
Iraupena: 135 min.
Errepartoa: Russell Crowe, Josh Lucas, Paul Bettany, Adam Goldberg, Anthony Rapp, Jason Gray, Judd Hirsch, Vivien Cardone, Austin Pendleton, Ed Harris, Christopher Plummer, Jennifer Connell

SINOPSIA:

John Nash-ek, matematikari harrigarri bat, unibertsitatean lan egiten du, hemen bere emaztea ezagutzen du bere bizitzan lagunduko dion pertsona bakarra. Denbora pasa ahala John eskizofrenia garatzen hasten da, pentsatuz FBI-rako lan egiten zuela kodeak deszifratuz. Hau dana gezurra zen, bakarrik aldizkarietatik ateratzen zituen kodeak. Azkenean emaztearen laguntzaz sendatuz doa baina ez zen guztiz sendatu, bere paranoiak ikusten zituen baina kontrolatzeko ahalmena zuen. Nash oso matematikari ona zen eta horrexegatik n
Nobel Saria Ekonomian irabazi egin zuen.


PERTSONAIAK:

-John Nash: Protagonista da. Bere ingurunean dagoen munduan ez da bizi, mundu matematikoan baizik. Oso azkarra da. Matematika egiteari ekin dio buru-belarri eta horregatik bere familiari ez. Borondate handia duen pertsona da.
-Alicia: Protagonistaren emaztea da, eta honen laguntzarekin Nashek bere gaixotasuna gainditzen du.
-William Parcher: Nash-ek imaginatutako detektibea, Johni misioak bidaltzen dizkiona.
- Charles: bere lagun hoberena zela uste zuena . Bre hilobarekin batera leku guztietara jarraitzen du Jonh .


ESKIZOFRENIA:

Eskizofrenia gaixotasun psikologikoa da.
Definizioa: Eskizofrenia gaixotasun mental larria da eta kronikoa, hau da, behin garatu eta bizitza osorako duguna. Batzuetan pertsonak errealitatearekin apurketak dituzte, haluzinazioak, delirioak (sinesmen faltsuak) etb.
Eskizofrenia gutxi gorabehera 17 urtetik gora garatzen hasten da.
Eskizofrenia zergatik sortzen den ez dago oso argi, baina aditu gehienen ustetan organismoak zenbait egoera berezitara egokitzen jakin ez duelako izaten da; heredentziaz hartutakoa ere izan daiteke, edo beste zenbait eritasunek edo jarrerek eraginda. Gaur egun psikoterapia eta gai lasaigarriak erabiltzen dira eskizofrenia zaintzeko, baina ez dago oso argi senda daitekeen ala ez.

ESKIZOFRENIA SINTOMAK:

Sintomak bost taldetan banatzen dira.
-Lehenengo taldean, sintoma positiboak daude. Zoraldiak(delirio), lilurapenak(aluzinazio), jokabide aldaketak, eta urduritasuna. “Psikosi” izena hartzen duten sintomak dira.
-Bigarren taldean, sintoma negatiboak daude. Hala nola: loezina (insomnio), gose falta etb.
-Hirugarren taldean, adimenarekin lotuta dauden sintomak daude. Bertan honako hauek agertzen dira: arreta, informazioa hartzea eta logika elkarketa deuseztatzea; ikastea galaraztea… Talde honetan dauden sintomak dira ezgaitasun sozial gehien eragiten dutenak.
-Laugarren taldean, sentipenekin lotuta dauden sintomak agertzen dira: haserrekortasuna, kezkatzea, tentsioa, depresioa, etsitzea eta ekintza suizidak.
-bosgarren taldean, sintoma anti-sozialak izaten dira.

ESKIZOFRENIA MOTAK:

-Paranoidea: Eldarnioak dira nagusi, batez ere, handitze eldarnioa eta pertsekuzio eldarnioa. Entzumenezko haluzinazioa eta jokabidearen eta hizkuntzaren nahasteak ere izaten dituzte.
-desorganizada: Mota hau gazteetan izan ohi da eta kondukta erregresiboak izan ohi dituzte. Ez dute ondo hitz egiten. Era arraro batean jokatzen dute. Pertsona batzuk ezin dute bere burua zaindu.
-Katatonikoa: Mota hau dituzten pertsonak hiperaktiboak izaten dira. Oso urduriak dira. Lo gutxi egiten dute.

Mota gehiago daude baina nagusienak hauek dira.


TRATAMENDUA:

-Tratamendua neuroleptikoak: neuroléptico batzuk iraupen luzekoak dira eta nahikoa da hamabostetan , hiru astetan edo hilean behin ezartzea injekzio baten bidez. Beste batzuk,batez ere ezezko sintomatologiaren aurka zuzendutakoak, eragin desinhibitzailea daukate.
-Psikoterapiak:
-psikoanalitikoak: inkontzientearen edukiaren aurkikuntzan baino gehiago saiatu beharko da laguntza eskaintzen.
-familiakoak: berehalako berrerorketa ekiditzeko erabiltzen dira.
-portaerakoak: giza ahalmenak berreskuratzea eta gizadion berregokitzera bideratzen dira.
-sozioterapia: berregokitze lanera zuzendutakosozioterapia ezinbestekoa da. Bitarteko eraketetan egiten da birmoldaketa, hau sektore psikiatriko bati legozkiekeen egituraketetan.


FAMILIA ETA LAGUNEN JOKABIDEA:

Familia eta lagunek honako gaixotasun hau detektatzerakoan jakin behar dute nola konportatu, ezin dira denbora guztian zure gainean egon, utzi behar dizute denbora batean. Alboan egotea komenigarria da gaixotasun guztiak konpontzeko. Pazientzia handia euki behar dute zuri laguntzeko.


JOHN FORBES NASH:

John Nash 1928ko ekainaren 13an jaio zen, Bluefield Sanatoriumean. Txikia zenean, normalean, bakarrik egoten zen, liburuak asko gustatzen zitzaizkion eta ez zuen ia ezer jolasten beste mutilekin. Bere ama Margaret Virginia Martin deitzen zen. Honek ikasi zuen “ Virginia Occidental” Unibertzitatean hizkuntza desberdinak. Irakatsi zizkion gauzak Johni eta John oso ikastetxe on batzuetara joan zen. Bere aitak John Forbes Nash Texasen jaio zen 1892an. Lehenengo Guerra mundialean egon zen eta urte batean izan zen Texaseko unibertsitatearen irakaslea. John txikitatik oso azkarra izan zen. Hamalau urte zituenean John interesa jartzen hasi zen matematiketan eta kimikan. Eta 1941an “Bluefield” ikastetxean sartu zen.Nash “George Westinghouse” ikastetxean beka bat irabazi zuen eta 1945an “Carola Maradi” institutuan sartu zen ingeniaritza kimikoa ikasteko. 1948an onartu zuen Princentongo Unibertsitatearen beka bat, hor matematikako ikasketak egiteko. Unibertsitate horretan, Einstein adibidez, ikasten egon zen.. Hogeita bat urte zituenean hasi zen lan egiten RANDen aire-indarren instituzioan. 1954an John Nash atxilotuta izan zen homosexualen sarealdi batean, eta orduan RANDetik bota zuten. Nash Alicia Larderekin ezkondu zen. Honek bere ikaslea izan zen. Urte bat pasa ondoren, 1958an, detektatu zioten eskizofrenia zeukala, baina gaixotasun horrekin zeramatzan urte batzuk. 1959an egon zen barnetegi batean gaixotasunagatik eta geroxeago bere semea John Charles Martin jaio zen. 1963an Alicia eta John dibortziatu ziren, baina Nashek Ekonomiako Nobel saria irabazi eta gero elkartu ziren eta 2001eko ekainaren 1ean berriro ezkondu ziren.

NIRE IRITZIA:

Niri pelikula hau asko gustatu zait ez duelako bakarrik pertsonai bati buruz hitz egiten ,ere eskizofrenia gaixotasunari buruz ere bai. Oso interesgarria iruditu zait eta gomendatzeko pelikula bat da.

BIBLIOGRAFIA/webgrafia:

Http://www.google.com
http://www.wikipedia.com
http://www.hiru.com
Elhuyar entziklopedia

No hay comentarios: