2009/03/22

Una mente maravillosa


1. FITXA TEKNIKOA

Izena:
A beautiful mind
Urtea: 2001
Herrialdea: Estatu Batuak
Zuzendaria: Ron Howard
Iraupena: 130min
Mota: Drama
Musika: James Horner
Gidoia: Akiva Goldsman

2. SINOPSIA

Pelikula hau egiazko bizitzan gertatutako bizipen batean iradokituta dago. Nash gaztea zenean izugarrizko aurkikuntza egin zuen eta ondorioz ospe handia lortu zuen. Baina, berak ez zekiena zen eskizofrenia zuela eta egiten zituen gauza askok soilik bere buruan zirela. Aliciak, bere emazteak, m
edikuari deitu zion eta honek eskizofrenia diagnostikatu zion eta pilula batzuk eman zizkion gaixotasuna hobetzeko. Baina, Nashek ez zituen pipulak hartzen, pipulak zekarren ondorioak ez zituelako gustoko. Orduan, aluzionazioak edukitzeari ez zion utzi, baina hala ere aurrera egin zuen eta gaixotasun horrekin bizitzera ohitu zen. Azkenean, Nobel Saria eman zioten.

3. PERTSONAIAK

Egiazko pertsonaiak:
-John: Protagonista da. Oso azkarra da eta matematikaz bizi da. Bere arazoak ez ditu gainditzen baina haiegaz bizitzen ikasten du. Eskizofrenia dauka.
-Alicia: John-en emaztea da. Etsi gabe John-en alboan jarraitzen du nahiz eta jakin bere gaixotasuna oso larria dela eta kaltetua atera daitekeela.

Irudizko pertsonaiak:
-Charles:
John-en irudizko pertsonai garrantzitsu bat. Bere laguna da eta duela askotik ezagutzen du, edo irudimenean dauka.
-Parcher:
John-en beste irudizko pertsonaia. Honek john-i gauzak egitera bultzatzen dio.


4. ESKIZOFRENIA

Psikosi larria da eta pertsona helduetan nahiz gazteetan agertzen da. Gaixotasun hau kronikoa izan ohi da.
Gaixotasun hau daukaten pertsonek errealitatearen nahasmena dauka eta bizitzen dituen bizipen batzuk ez dira errealitateren gertatzen, bere irudimenaren menpe daude. Aluzionazioak nabarmenak dira, zorakeriak esateko ohitura.. baina, pertsona orok ez dute berdin jokatzen eskizofreniaren menpe daudenean, batzuk jokabide batzuk dituzte beste batzuen berdinak eta beste batzuk ordea ez. Orduan, eskizofreniaren diagnostiko bat egitea nahiko zaila da.

5. SINTOMAK

Bost taldeetan bana daitezke eskizofreniaren sintomak.

1. Sintoma positiboak: Talde honetan aluzinazioak, delirioak, urduritasuna eta jokabide aldaketak nabarmentzen dira.
2. Sintoma negatiboak: Bertan, gose eza eta loezina agertzen dira.
3. Adimenarekin zerikusia duten sintomak: Arreta hartzea ezinezkoa da, baita informazioa gogoraztea eta logikaz jokatzea.
4. Emozioekin lotuta daudenak: Tentsioa, depresioa, suisidatzeko asmoak..
5. Sintoma anti-sozialak: Besteekin harremanak edukitzeko gaitasun eza.

6. ESKIZOFRENIA MOTAK

Bost eskizofrenia motak bereizten dira:

1. Eskizofrenia paranoide: Komunena da. Delirioak eta aluzinazioak nabarmenak dira. Normalean ez daude beste sintomarik.
2. Eskizofrenia desantolatua: Mota hau gazteetan izan ohi da eta kondukta erregresiboak izan ohi dituzte. Ez dute ondo hitz egiten. Era arraro batean jokatzen dute. Pertsona batzuk ezin dute bere burua zaindu.
3. Eskizofrenia katatonikoa: Mota hau dituzten pertsonak hiperaktiboak izaten dira. Oso urduriak dira. Lo gutxi egiten dute.
4. Eskizofrenia indiferentzial eta erresiduala: Pentsamenduaren nahasteak, delirioak, aluzinazioak.. nabarmenak dira eskizofrenia indiferencial-ean.
5. Transtornos psicoticos considerados antes como esquizofrenia.

7. TRATAMENDUA

Farmazeutikoak:
Pipulak erabiltzen dira gaixotasun hau hobetzeko.
Psikoterapiak: Interbenzio soziofamiliarrak egitean datza pertsonaren zaurkortasuna urritzeko.
Sozioterapiak: Terapia honen bidez dena ulertzen dute eta honela zergaitik dauden azalpenak ematen zaie.

8. FAMILIA ETA LAGUNEN JOKABIDEA

Pelikulan John-en emaztea berarekin momentu oro egoten da bere alboan laguntzeko eta gaixotasun hori ekiditzen laguntzeko. Edo nahiz eta ezin ekidin, hobetzeko.
Normalean, baita honela izan ohi da. Gaixoek norbait izan behar dute ikusteko tratamendua jarraitzen dutela eta gaixotasuna ez dela txarrera jotzen.

9. JOHN FORBES NASH

John Forbes Nash Virginian jaio zen 1928an. Txikitan oso ume bakartia zen eta liburuak gustoko zituen. 14 urtetan Nash-ek matematikarekin eta fisikarekin interes handia izaten hasi zuen.
Geroago, beka bat lortu zuen eta konturatu ziren oso ona zela matematikekan. Bere irakasleak esan zion matematiketan espezializatzeko eta beka bat lortu zuen Princeton unibertsitatearako.
Nash-ek pertsona ororen gainean egon nahi zuen eta oso proiktu perfektu bat asmatu zuen.
Geroago, Nash-ek RAND-erako lan egiten hasi zen, bertan ikerketak egiten ziren. Baina, 1954ko udan atxilotua izan zen, poliziaren sarekada batean homosexualen kontra. Ondorioz, RAND-etik kaleratu zuten.
Bere ikasle batekin ezkondu zen, eta urte batera eskizofrenia diagnostikatu zioten. Hospital batera eraman zioten eta bere umea jaio zen. 1963 dibortziatu zen eta 1994 Premio Nobel saria jaso zuen. 2001ean berriz ezkondu ziren.

10. IRITZIA

Asko gustatu zait pelikula, uste dut oso ondo azaltzen duela zer den eskizofrenia eta zer sentitzen dute eskizofrenia dutenek.
Gainera, autosuperazioa ikus daiteke, ikusten delako nola pertsona batek bere kabuz zerbait konpondu dezake eta era batean edo bestera bizitzera ohitu ahal daitekeen.

11. WEBGRAFIA

http://www.unamentemaravillosa.com

http://www.wikipedia.org

http://www.psicologia-online.com







No hay comentarios: