2009/03/22

UNA MENTE MARAVILLOSA

Fitxa teknikoa:

Zuzendaria: Ron Howard
Gidoia: Akiva Goldsman
Produkzioa: Brian Grazer
Ron howard
Maureen Peyrot
Musika: James Horner
Argazkiak: Roger Deakins
Akotreak: Russel Crowe
Ed Harris
Jennifer Connely
Christopher Pulmmer
Paul Bettany
Adam Goldberg
Josh Lucas
Herrialdea: AEB
Urtea: 2001
Generoa: Drama
Iraupena: 135 minutu

Sinopsia:

John Nash da protagonista, oso azkarra da eta unibertsitatean klaseak ematen ditu. Bertan bere emaztea ,Alicia , ezagutzen du eta honekin seme bat izaten du. Baina Nash ez da pertsona guzitiz normala gobernuarentzat lan egiten duela pentsatzen baitu eta Errusioarrek berarekin amaitu nahi dutela uste du, hau eta beste zenbait gertakizun bere eskizofreniarengatik gertatzen dira.
Nash-ek eskizofreniari aurre egiten dio eta azkenean nobel saria jasozen du arlo ekonomikoan egindako lorepenengatik

Pertsonaiak:

John Forbes Nash: Pelikulako protagonista da, oso inteligentea izan arren ez da batere trebea pertsonen harteko harremanetarako, eskizofrenia baitauka. Ekonomian egindako lorpenei esker nobel saria jasotzea lortuko du.
Alicia: Nash-en emakumea eta bere ikaslea unibertsitatean emakume ona eta adoretsua, bere senarrari aurre egiten laguntzen baitio.
William Parcher: Nash-ek imaginatutako detektibea, Johni misoak bidaltzen dizkiona.
Charles: Nash-ek imaginatutako bere gelakidea, imaginatua izan arren oso pertsona jatorra eta lagun ona, bere arrebaren alabarekin agertzen da askotan.

Eskizofrenia:

Eskizofrenia da Nash-ek duen gaixotasun psikologikoa.

Eskizofrenia gaixotasun mental larria da eta kronikoa, hau da, behin garatu eta bizitza osorako duguna. Batzuetan pertsonak errealitatearekin apurketak dituzte, haluzinazioak, delirioak (sinesmen faltsuak)etb.

Eskizofrenia gutxi gorabehera 17 urtetik gora garatzen hasten da.

Sintomak bost taldetan banatzen dira.

  • Lehenengo taldean, sintoma positiboak daude. Zoraldiak(delirio), lilurapenak(aluzinazio), jokabide aldaketak, eta urduritasuna. “Psikosi” izena hartzen duten sintomak dira.
  • Bigarren taldean, sintoma negatiboak daude. Hala nola: loezina (insomnio), gose falta etb.
  • Hirugarren taldean, adimenarekin lotuta dauden sintomak daude. Bertan honako hauek agertzen dira: arreta, informazioa hartzea eta logika elkarketa deuseztatzea; ikastea galaraztea… Talde honetan dauden sintomak dira ezgaitasun sozial gehien eragiten dutenak.
  • Laugarren taldean, sentipenekin lotuta dauden sintomak agertzen dira: haserrekortasuna, kezkatzea, tentsioa, depresioa, etsitzea eta ekintza suizidak.
  • Azkenik, bosgarren taldean, sintoma anti-sozialak izaten dira.
Nerabezaroan edo gaztea zarenean agertzen da, aurrerago gizonengan emakumeengan baino eta gizonezkoek hondatzeko joera latzagoa daukate. Askotan, bizitza osorako irauten du, baina badaude gaixotasun hau gainditu dutenak ere. John Nash-ek ere gaisotasuna kontrolatzea lortu zuen.

John Nash:

John Forbes Nash( Virginia 1928-aren ekainak 13-a) Estatubatuar matematikalaria da.
1994-ean ekonomiako nobel saria jaso zuen egindako lorpenetan jokoen teorian eta negoziaketetan.
John Nash betidanik izan zen oso mutil bakartia, liburuak ziren bere lagunik onenak, bere gurasoak oso ikaselak izan ziren eta, John gurasoetatik jaso zuen gauza hauek, eskola honetara eraman baitzuten gurasoek.
Txikitatk ikusten zitzaion oso azkarra zela, baina beste mutilekin egoteko sailtasunak zituen.
Nash gauza ugari ikasi zituen eta Massachusetts-ko teknologia instituto-ko irakasle izatera heldu zen. Bertan bere emakumea Alicia ezagutu zuen. Eskondu eta urte bat beranduago eskizofrenia, antzeman zioten Aliciarekin seme bat izan zuen, baina gaizotazunagatik John Internatu zuten eta Aliciatas dibortsiatu zen 1963-an. Azkenik bikoteak bueltatu egin zen John nobel saria jaso ondoren 1994-ena eta 2001 berriz eskondu ziren.

Iritzia:

Niri asko gustatu zait oso interesagarria iruditu bait zait ikustea nola saiatzen zen, gaixotasunari aurre egiten. Asko gustatu zait ere bere emazteak erakutsitako adore eta arazoei aurre egiteko gaitasuna

(Webgrafia eta edo bibliografia? irakaslea)

No hay comentarios: