2009/03/23

Una mente maravillosa


UNA MENTE MARAVILLOSA
Fitxa teikoa:Russell Crowe (John Nash), Ed Harris (Parcher), Jennifer Connelly (Alicia Nash), Christopher Plummer (Dr. Rosen), Paul Bettany (Charles), Adam Goldberg (Sol),
Josh Lucas (Hansen), Vivien Cardone (Marcee), Anthony Rapp (Bender), Jason Gray-Stanford (Aisnely), Judd Hirsch (Helinger), Austin Pendleton (Thomas King).
Sinopsia:
Jonh Nash, pertsona supergaitu bat zen. Unibertsitate batean lan egiten hasten denean, bere emaztea izango zen emakumea, Alicia, ezagutzen du, geroago bere laguntza bakarra izan go zena. Egun batean, estatuarentzat lan egiten zuela zioen pertsona bat ezagutu zuen eta mesu sekretuen bidez, errusiarrek, estatuaren aurkako eraso bat prestatzen ari zirela eta hauen helburuak deskubritu behar zituela. Horretarako, eskumuturrean kode hantzeko bat jarri zioten, postontzi batean informazioa sartzeko. Egoerak horrela jarraitu zuen eta bitartean Aliciarekin ezkondu egin zen. Seme bat ere izan zuen. Egun batean, hitzaldi bat ematen zegoela, psikiatra bat, bere bula joaten da eta ihes egiten saihatu zenez, indarrean eraman zuten. Hor eskizofrenia zuela jakiten du , gobernuarentzat lan egiten zuen pertsona ez zela existitzen ezta bere lagun hoberena zela pentsatzen zuen pertsona eta bere hiloba eta berak bakarrik ikusten zituela. Horretarako, prosezu gogorretatik igaro ondoren, berriz ateratzen da eta pixkanaka errekuperatzen doa. Bere medikamendua hartzen usten duen unean, alusinazioak berriz itzultzen zaizkio eta orduan konturatzen da eta lehen aldiz kontzienteada gertatzen ari zaionaz. Bera bakarrik, bere errekuperazio prosezuan jartzen da. Urteak behar izan zituen bere buruan ikusten zituen pertsonaiak kontrolatzeko eta unibertsitatean berriz lanean jartzen da. Hainbat urte barru, nobel saria irabazi zuen. Gaur egun, Jonh Nash, bere gaixotasunarekin bizitzen jarraitzen du, baina ia inork lortu ezin izan duena lortu du.
Pertsonaiak:
Alde batetik, egizakoak direnen artean hauek daude:
Alicia, emakume indartsua da, bere senarraren ondoan jarraitzen du nahiz eta hauek banandu ere. Lagundu egiten dio aurrera joaten eta berarekin bukaerarte jarritzen dio.
Jonh Nash, supergaitua da, baina eskizofrenia zela eta bizitza gogorra eramatera bahertuta zegoen, Bere gaixotasuna onartu eta gero, aurrera jarratitzea erabakitzen du eta lanean jarraituz.Pertsona oso gogorra da , gaixotasunarekin bizitzen ikasten baitu. Berak egindako lana zela eta nobel saria jaso zuen 1994 ean.
Rosen doktorea, Jonh Nash-entzako laguntzetako bat ere izan zen, gaixotasuna nola eramatea erakutsi zion eta beste oportunitate bat ematen dio medikamendu gabe bizitzen jarraitzeko.
Bestetik, Jonh-ek ikusten dituen pertsonaiak ere badaude, istorioan garrantsi handia dutenak:
Parcher, sinestarazi egiten dio bere laguntzari esker errusiarren eraso bat eragotzi zezakeela egunkari eta aldizkarietan zeuden kode sekretuak argitutzen bazituen.
Charles, bere lagun hoberena zela uste zuena . Bre hilobarekin batera leku guztietara jarraitzen du Jonh .

Eskizofrenia, zer da?
Gaixotasun mental bat da. Hau dutenek zailtasun handia dute gizartera egokitzeko eta harremanetan eragozten du. Sarritan gaixotasun kroniko eta larria da eta lehen aldiz nerabetsunean edota heldutasunean agertzen da. Eskizofrenikoen delirioa pertsekuziozkoa, erlijiosoa, sexuala edo hipokondriakoa edo beste gairen baten ingurukoa izan daiteke.

Sintomak:
Eskizofreniaren sintoma kliniko nagusiak hauek dira: delirioak, haluzinazioak, pertsonaren pentsamendu-prozesuen eta asoziazio-katearen inkoherentzia, emozio normalak edo egokiak sentitzeko zailtasuna eta errealitatetik urruntzea.
Eskizofreniaren sintoma bereizgarria da gaixoak kanpoko indarren batek kontrolatuta edo gidatuta dagoela sinestea. Pentsamendu-desordena izatean, gai batetik bestera igarotzen da, modu ilogiko, desegoki eta desantolatuan. Kasu larrietan, desordena hori ahoskatzean agertzen da. Lengoaia esanahirik gabea eta errepikapenezkoa izan daiteke, informazio gutxi edo batere ez duena. Sarritan eskizofrenikoa ez da bere egoeraz jabetzen. Eskizofrenikoaren sintoma negatiboen artean emozioa sentitzeko (edo gutxienez adierazteko) zailtasuna dago, aurpegiko adierazpen-faltak eta modu monotonoan hitz egiteak begi bistan jartzen duena.
Motak:Lau talde nagusi bereizten dira: hebefrenikoa, portaera desorekatua dauka esaterako arrazoirik gabe barres hasten da, katatonikoa, psikomotoreen alterazioak, paranoidea,delirioak eta alusinaziioak dira nagusi eta sinplea, garapen txarra du eta sintoma negatiboak aurkezten ditu.

Tratamendua:
Tratamenduan botikak, psikoterapia eta terapia lagungarria erabiltzen dira. Antipsikotikoak deituriko farmakoak erabiltzen dira sintomak kontrolatzeko. Psikoterapiaren bidez, aluzinazioak ez izateko ezinbestekoa da gizartean integratzeko, eta terapia lagungarrien bidez, bere bizitza normaleko ohiturak izatea eta egun osoan zehar gauza deesberdinak egitea, bere lagun taldea izatea, normalizatzeko.

Familia eta lagunen jokabidea:
Ezinbestekoa da hauek gaixotasuna onartzea eta gaixoa laguntzea hau ongi sentitzeko eta gaixotasuna erraztasun handiagoz eramateko. Alde batetik familia honi buruzko informazio gehiena izan behar du dudarik ez izateko. Bestetik, gaixoarekin naturaltasunez hitz egin daukan gaixotasunaz. Bakarrik ez ustea eta behin eta berriz ekintza desberdinetan ihardun. Gaixoarekin kezkatzen dionaz hitz egin.Eta hartu behar dituen medikamenduak kontrolatuta izatea eta instrukzioak ongi jarraitzea.

Iritsi pertsonala:
Jonh Nash-en egoerak erakutsi egin dit edozein egoeraren aurrean, oso gogorra izan edo ez , esperantza izan behar dela gaixotasunari aurre egiteko eta ia beti, badagoela aurrera ateratzeko esperantza. Baita onartzen jakin behar dugula garen modukoak garela.

Webgrafia:
Harluxet, wikipedia eta google.

No hay comentarios: