2008/10/14

Freud: La pasion secreta

FITXA TEKNIKOA:

Zuzendaria:John Huston

Produkzioa: Wolfgang Reinhardt

Gidoia: Wolfgang Reinhardt eta Jean Paul Sartre (Nahiz eta Jeanek amaitu ez zuen oso luzea zela pentsatzen zuelako).

Musika: Jerry Goldsmith eta Henk Badings

Argazkilaritza: Douglas Slocombe

Aktoreak:
Montgomery Clift (Sigmund Freud)
Susannah York (Cecily Koertner)
Larry Parks (Joseph Breuer)
Susan Kohner (Marta Freud)
Fernand Ledoux (Charcot)
John Huston (Narratzailea)

Genero: Drama eta biografia

Zein herrialdeetan egin: AEB

Zein urtetan: 1962

Kalifikazioa: 7 urtetik gorakoa

Egilea: Universal Pictures

Iraupena: 139min (2 ordu, 19min)


SINOPSIA:

Filma honen gaia Sigmund Freud izeneko pertsona baten biografia da, Austrian jaiotakoa. 1885ean histeria zeukaten jendea ugaritzen hasi zen baina medikuek arreta deitzeko zela pentsatzen zutenez, ez zituzten tratatzen. Hala ere, Freud-ek hipnosiaren bitartez tratatzen zituen paziente horiek. Breuer-ek zituen paziente bat, hain zuzen ere, Cecily izenekoa Freud-ek tratatzen hasi zen. Baina denborarekin, hipnosiarekin tratatu beharrean, psikoanalisiarekin egiten zuen. Horrela, inkontzientean sartu, ametsak entzun eta interpretatu egiten zituen. Modu honetan, Cecily-ren arazoa aurkitu zuen. Kasualitatez, berak zuena; edipo eta elektra konplexua dira, alegia.

SIGMUND FREUD:







Sigmund Freud (Freiberg/Příbor, 1856ko maiatzaren 6a-London, 1939ko irailaren 23a) mediku eta neurologo austriarra izan zen.
Familia judu baten barruan jaio zen. Anna izeneko alaba bat izan zuen (1895-1982), haurren psikoanalisia ikertu zuena, ingeles psikoanalista baitzen. Vienako Unibertsitatean ikasi zuen, hipnosia landu zuen baina historiara pasatu da "Psikoanalisiaren aita" moduan, arlo honetan egindako lan itzela dela eta. Charcot eta Breuer-en eraginez, histeria eta hipnosia aztertu zituen (Histeriari buruzko azterketak, 1895). Breuer-ekin batera psikismoaren eta kontzientearen arteko bereizketa azpimarratu zuen, eta inkontzientea, ametsen mundua eta buru-gaixotasunek sexualitatearekin dituzten loturak, aztertzeko metodo berri bat aurkitu zuen. 1895 geroztik, hipnosia bazterturik, ideien eta oroimenen irudien elkarketa librean oinarrituriko psikoanalisi teknika zabaldu zuen. Arazo psikiko askoren jatorria haur libidoan ezarri zuen, edota inkontzientean gordeta dagoen erruduntasun ideietan. Erlijioek patologia psikiatrikoarekin dauzkaten zerikusiak ere aztertu zituen.

Nazien jazarpenagatik, 1938an ihes egin behar zuen Frantziara, eta hortik Ingalaterrara. 1939ko irailaren 23an hil zen Londonen, minbizi prozesu baten ondorioz.

PSIKOANALISIA:



Definizioa: Adimenaren prozesuak aztertzeko, eta buru eta adimen nahasmenduak tratatzeko metodoa, adimenaren alderdi sakonena azaleratzean eta ikertzean datzana, eta Freuden bizitza psikikoaren teorian oinarritzen dena, hau da, Freudek sortutako metodoa.


Freud-en teoria inkontzientean oinarritzen da. Haurtzaroan erreprimitutako esperientziak inkontzientean gordetzen dira eta heldutasunean, gainditu ez badira, nahaste gisa azaltzen dira. Psikoanalisiaren helburua jokabidearen esanahi inkontzientea kontzientera ekartzea da, azal daitezkeen arazoak konpondu ahal izateko. (Argazkian ikusi ahal dugu Freudek bere psikoanalisi sesioak egiten zituen soga-ohea).






HIZTEGIA:



Inkontzientea: Psikoanalisian, psikearen alorra, kontzientziari ihes egiten diona eta pertsonen jokabidean eragina duena. Kontziente-ari kontrajartzen zaio.


Histeria: Neurosi mota, emozio gorabeherak, sentimenduak ezkutatzea, arazo fiskoak, eta sujestioaren mende erraz geratzea ezaugarritzat dituena.


Lapsus-linguae: Hitz egitean egiten dituzun akatsak dira.


Lapsus-calami: Idaztean egiten egiten dituzun akatsak dira.


Edipo-konplexua: Seme batek bere amaz maitemintzea, aldi berean bere aita gorrotatuz. Haurtzaroaren lehen 6 urteetan gertatzen da.


Elektra-konplexua: Alaba batek bere aitaz maitemintzea, bere ama gorrotatuz. Haurtzroaren lehen 6 urteetan gertatzen da.


Transferentzia: Haurtzaroan gustoko izan duzun gizon edo emakume eredua, heldutasunean sentitzen duzun sentimendu nahaketa. Adibidez, paziente bat psikoanalistan bere eredua erreflexatzen badu, pertsona hori gustoko izango du.


Kontra-transferentzia: Psikologoak bere paziente berataz ez maitemintzeko egin behar duen lana.


KONKLUSIOA:


Freudek inkontzientean egindako aurrerapenei esker, bere haurtzaroan zituen arazoak zeintzuk ziren jakin izan ahal zuen, hau da, bere ama gustuko zuela; edipo konplexua. Gainera, nahiz eta garai horretako jendea txoratuta zegoela pentsatu, haurtzaroan sexualitatea zegoela adierazi zuen.


IRITZIA:


Nire ustez, pelikula hau oso polita izan da eta modu praktikoan hainbat gauza ikasi ditugula pentsatzen dut, teoriaren bidez solik, ez nituenak inoiz ikasiko. Gure hiztegia aberastu dugula uste dut eta gainera psikoanalisiaren eta Freud-i buruzko gauza ugari ikasi ditugu. Hau esanda, espero dut horrelako lan gehiago egitea eta aldi berean, ikasi eta ondo pasatzea.


BIBLIOGRAFIA ETA WEBGRAFIA:


- http://www.wikipedia.org/


- Eskolarako Hiztegi Entziklopedikoa (Lur)


- Psikologia liburua (12. orrialdea)






No hay comentarios: