2008/10/15

Pelikularen sinopsia

Pelikulak Freuden bizitzaren zati bat kontatzen digu (1885-1891). Garai horretan mediekuen eta Freuden lagunen ustez histeriaz sufritzen zutenek arreta deitu nahi zuten. Freudek, histeriaren aldekoa, Parisera joan zen Charcot Doktoreak histeriari buruz ematen zuen mintzaldi batera. Bueltatu zenean Breueren laguna egin zen, honek hipnosia noizbehin erabili zuelako ere. Paziente batzuk tratatu zituen hipnosia erabiliz Cecilyren kasua hartu baino lehen. Honekin hipnosia alde batera utzi eta psikoanalisi metodo berria erabiltzen hasi zen. Honen bitartez Cecilyk berak izandako ametsak kontatu eta Freudek interpretatzen zituen, Cecilyren arazoa nondik zetorren jakin ahal izateko. Denbora pasa ahala konturatu zen berak arazo psikologiko bat zuela ere, txikia zenean bere amaz maitemundu zela (Edipo konplexua) eta justu hori zela Cecilyri gertatu zitzaiona, txikia zenean bere aitaz maitemundu zela (Elektra konplexua) eta honen irudia Beuerren eta Freuden ikusten zuela, horregatik maitemindu zen hauetaz ere. Cecilyren kasuarekin Freudek ez zuen soilik psikoanalisia sortu, Ediporen eta Elektraren konplexua, lapsusak, transferentziak eta kontratransferentziak eta beste zenbait gauzak ere aztertu zituen.

No hay comentarios: