2008/10/14

Freud, pasión secreta.




-> Fitxa teknikoa : Freud - “pasion secreta”, pelikula honen titulua da. John Huston zuzendutako eta Wolfgang Reinhardt eginiko pelikula da. Gidoia, Wolfgang Reinhardt eta Jean Paul Sartre-en eskuetan zegoen eta Jerry Goldsmith eta Douglas Slocombe musika eta fotografiaz arduratzen ziren. Hauek izan ziren pelikula interpretatu zuten aktoreak, protagonistaren papera, Freud, Montgomery Clift egin zuen; Cecily Koertner, arazoa zuen neskarena, Susannah York egin zuen; Dr. Joseph Breuer-ena, Larry Parks egin zuen; Martha Freud, Freud-en emaztearena, Susan Kohner egin zuen; eta bestelako paperak, Eileen Herlie, Fernand Ledoux, David McCallum eta Rosalie Crutchley egin zuten. Biografia eta dramazko filma honek AEB-en egin zen, 1962ean; 139 minutu irauten du.

-> Sinopsia: Filma honek Vienan jaiotako Sigmund Freud-en pseudo-biografia kontatzen digu. 1885-1891 bitartean Freud ikasi zituen, psikologia metodo berriak erakusten digu. Garai hartan, bere lagun gehienak, ez zuten histeria pairatzen zuten pertsonak tratatzen; arreta deitzeko egiten zutela pentsatzen zutelako. Baina Freud-ek, hipnosiaren bidez pertsonak tratatzen ikasi egin zuen. Breuer-en pazientea Cecily deitzen zen neskatxa bat zen, hipnosiaren bidez tratatzen zuen, bere arazoa zerk eragiten zuen jakiteko. Azkenean, Freud amaitzen du eska tratatzen baina beste metodo baten bidez, psikoanalisia deitzen dena; neskaren ametsak interpretatzen jakin izan zuen neskaren arazoa eragiten zuena. Txikitan bere aitagan maiteminduta zegoela konturatu zen. Psikologiaren bidez, Freud-ek, txikitan berdina gertatu zitzaiola ikusi zuen.

Sigmund Freud (1856ko maiatzaren 6a-London jaio eta 1939ko irailaren 23an hil zen). Mediku eta neurologo austriarra izan zen. Familia judu baten barruan jaio zen. Vienako Unibertsitatean ikasi zuen. Hipnosia landu zuen baina historiara pasatu da "Psikoanalisiaren aita" moduan, arlo honetan egindako lan itzela dela eta. Inkontzientea ikertu zuen bereziki, ametsen mundua eta buru-gaixotasunek sexualitatearekin dituzten loturak. Erlijioek patologia psikiatrikoarekin dauzkaten zerikusiak ere aztertu zituen.

Nazien jazarpenagatik, 1938an ihes egin behar zuen Frantziara, eta hortik Ingalaterrara. 1939ko irailaren 23an hil zen Londonen, minbizi prozesu baten ondorioz.

-> Psikoanalisia: Sigmund Freuden lanetan oinarritutako psikologia teoriak eta metodoak dira. Psikoterapia metodo izanik, psikoanalisiak pazientearen adimen-prozesuko osagai inkontzienteen arteko harremanak bilatzen ditu.

Freudek ikusi zuen kontzientzia gizakiaren buruaren zati bat dela. Eta planteatu zuen honako banaketa hau: Kontzientea (pentsamenduak eta pertzepzioak ulertzea eta nabaritzea); prekontzientea (pentsamendu, oroipen eta ikaskuntza ez kontzienteak osatzen dute eta hauetara iristeko atentzio berezia beharrezko da); inkontzientea (kontzientziari ihes egin dioten berezko desio erreprimituak).

Freud psikoanalistak esan zuen pertsonalitatea haurtzaroaren etapa ezberdinetan garatzen doala, funtzio biologikoak oinarri moduan dituztenak. Fase hauetan ematen diren ekintzak erabakigarriak izan daitezke gizakiaren pertsonalitatearen garapenean. Hona hemen Freud-en estadio psikosexualak:

* Orala: amaren azalarekiko joera, batez ere, hau besarkatu, jan, koska egin, miaztu eta laztandu. Haurrak etapa honetan plazera lortzen du jaten. Jaiotzen denetik 12-18 hilabete arte irauten du.

* Anala: etapa honetan haurrak onartuko du gizartean esfinterrak kontrolatzeko dauden beharrak. Etapa oraletik 3 urte bete arte irauten du.

* Falikoa: emakumearen eta gizonezkoaren arteko ezberdintasun psikosexualean oinarritu. Etapa hau sexu berdineko gurasoarengana hurbiltzen zaitu. Etapa hau 3 urtetik 6 urte arte irauten du.

* Latentzia: 6 urtetatik nerabezaroraino irauten du. Subjektuaren integrazio kulturala errazteko balio du.

* Genitala: identitate sexuala baieztatzen da eta nerabezarotik aurrera ematen da.

-> Hiztegia:

Inkontzientea: kontzientziari ihes egin dioten berezko desio erreprimituak.

Hiru elementu bereizten zituen, inkontzientean aurkitzen direnak:

  • Zera: alde biologikoa eta instintiboa, zeinak biziraupenera eramaten gaituen.
  • Supernia: moralitatearen eta murrizketaren aldea da, eta osatzen da Niaren ideala, hau da, izan nahi duguna, eta ez Ni ideala, guri buruz dugun ideiaren bidez.
  • Nia: Zerak dituen inpultsoak asetzeko errealitatea da.

Histeria: Ideia, irudi eta emozio inkontzienteen gehiegizko adierazpenak bereizten duen neurosia da. Sintoma psiko-motoreekin, sentsorialekin eta begetatiboekin agertzen dira dagozkion fenomeno konbertsiboak. Histeria eraketaren ulermenerako ekarpena zor zaio: hipnosiaren eraginpean histeriaren guztiz antzekoak diren sintomak (paralisia) erreproduzitu daitezke. S. Freud histeriaren etiologiaren ikerketa berrartzera bultzatu zuen.

Hipnosia: Beste pertsona batek, hipnotizatzaileak, eragindako kontzientziaren egoera aldatua, iragankorra eta artifiziala da. Hipnotizatzailearen eraginarekiko suszeptibilitatearen handiagotzeak eta gainerakoekikoaren gutxitzeak bereizten du.

Lapsus linguae: Hitz egiterakoan ditugun errakuntza txikiak dira, benetan esan nahi ez ditugunak baina gure pentsamenduak islatzen dutenak. Laburtuz, esan nahi ez duguna konturatu gabe esatea.

Lapsus calami: Hitz errakuntzak dira ere, baina ez hitz egitean, idazten dugunean baizik. Konturatu gabe inkontzienteki idazten ditugu idatzi nahi ez ditugun gauzak.

Kontra-transferentzia : psikologoak erabiltzen duten metodoa pazienteak beretaz maitemindu ez dadin. Freud pelikulan egiten duena; adibidez.

Edipo konplexua: Elektra konplexuaren aurkakoa, seme batek bere amataz maitemintzea da. Pelikulan ikusi dezakegunez, Freud-ek txikia denean bere amataz maitemindu egiten da, eta bere aita gorrotatzen du.

Elektra konplexua: neska batek berea aitaz maitemintzea da. Pelikulan ikusi dugu, nola Cecily maiteminduta zegoen bere aitaz txikia zenean.

-> Konklusioa eta iritsia : Pelikula polita izan da, ez da izan batere aspergarria, gauza batzuk kentzen baditugu. Lehen esan dut pelikula Freud-en biografia kontatzen duela, eta egia da baina horretaz gain, psikoanalisiaren garapena azaltzen da, bai eta Edipo eta Elektra konplexuen garapena ere. Freud- ek metodo hau (psikoanalisia) nola aplikatzen duen azaltzen da; eta hori da batez ere agertzen dena. Oso interesgarria iruditu zaizkit Freud eta beste psikologoen metodoen aplikazioa; nola hipnotizatzen dituzten pazienteak eta haien erantzunak, batez ere, Cecily-ren erreakzioak. Cecily- nola antzezten duen ez zait batere gustatu, gehiegitu egiten dituelako bere ekintzak eta oso itsusia geratzen da, baina esatekoa da pelikula honek orain dela asko egin zela,zuri-beltzez dago eta. Orokorrean, esan daiteke pelikula oso hezigarria izan dela, psikologia arlorako.

-> Bibliografia:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Psikoanalisi

http://www.filmaffinity.com/es/reviews/1/403759.html

http://www.ome-aen.org/euskera/hiztegia/sarrera.htm

No hay comentarios: