2008/10/14

Freud, pasión secreta.



Filmaren fitxa teknikoa
1962. urtean estrenatu zen.
139 minutu
Zuzendaria: John Huston
Aktoreak: Montgomery Clift (Freud), Susannah York, Larry Parks, Susan Kohner, Eileen Herlie, Fernand Ledoux, Eric Portman, David McCallum.
Universal Pictures produzitutakoa.

Snopsia:
Pelikula honek Segismund Schlomo Freuden bizitzaren bost urterik garrantzitsuanak islatzen ditu (1885-1890). Garai hartan, bere kide gehienak ez zituzten histeria zuten gaixoak tratatzen, pentsatzen zutelako atentzioa deitzeko era bat zelako.
Baina Freud ek hipnosia erabiltzen ikasi zuen psikosiaren arrazoiak aurkitu eta sendatu ahal izateko. Pelikula honetan neska gazte baten psikosia sendatzen du. Neska honen psikosia sendatuz pilo bat ikasten du, hasiera batean hipnosiarekin eta geroago ametsak eta oroimena aztertuz.

Biografia
Segismund Schlomo Freud (1856ko maiatzak 6, 1939ko irailak 23)
Unibertsitatean ikasi zuen, hipnosia landu zuen baina historiara pasatu da "Psikoanalisiaren aita" moduan, arlo honetan egindako lan itzela dela eta. Inkontzientea ikertu zuen bereziki, ametsen mundua eta buru-gaixotasunek sexualitatearekin dituzten loturak. Erlijioek patologia psikiatrikoarekin dauzkaten zerikusiak ere aztertu zituen.

Psicoanalisia:
Psikoanalisia Sigmund Freuden lanetan oinarritutako psikologia teoriak eta metodoak dira. Psikoterapia metodo izanik, psikoanalisiak pazientearen adimen-prozesuko osagai inkontzienteen arteko harremanak bilatzen ditu.
Freudek ikusi zuen kontzientzia gizakiaren buruaren zati bat dela. Eta planteatu zuen honako banaketa hau: Kontzientea (pentsamenduak eta pertzepzioak ulertzea eta nabaritzea); prekontzientea (pentsamendu, oroipen eta ikaskuntza ez kontzienteak osatzen dute eta hauetara iristeko atentzio berezia beharrezko da); inkontzientea (kontzientziari ihes egin dioten berezko desio erreprimituak).
Hiztegia:
Inkonzientea: Borondatezkoa ez den fenomeno organikoa.
Histeria: Neurosiaren atala den afekzio psikologikoa. Freudek landu zuena.
Lapsus linguae: Hitz egitean egiten dugun akatza. Akatz hau inkonzienteki egiten dugu.
Edipo konplexua: Haurtzaroan ematen da. Amarenganako amodioa sentitzean datza eta aldi berean aitarekiko gorrotoa.
Huts egindako ekintzak: ¿?


Konklusioa eta iritzia: Nire ustez Freuden teoria, sexualitatea dela eta honako hau da: ez da berdina familia kide batengana, lagun batengana edo mutil-neska lagunarengana sentitzen den maitasuna.
Bibliografia eta webgrafia:Wikipedia, Elhuyar hiztegia, 300 hiztegia.


Iratxe Varela del Olmo
1.F

No hay comentarios: