2008/10/15

FREUD LAPASION SECRETA

FREUD, LA PASION SECRETA
Fitxa teknicoa:
Zuzendaria:Jonh huston( 1962)
Iraupena:139min
Gidoia: Wolfgang Reinhardt eta Charles Kaufman.
Argazkiak:Douglas Slocombe
Musika:Jerry Goldsmith
Aktoreak: Montgomery Clift (Sigmund Freud), Susannah York (Cecily Koertner), Larry Parks (Dr. Joseph Breuer), Susan Kohner (Martha Freud), Fernand Ledoux (Dr. Charcot), John Huston
Freud-en psikologiaren inguruan izandako aurkikuntzei buruz eta bere bizitzako lan guztien hasierari buruz kontatzen digu film honek. Hasieran Freud histeriari buruz lanean hasten da.Parisen Charcot izeneko mediku bati esker hipnosian eta burmuinak gure gorputzean duen eraginari buruz hasten da ikertzen baina gainerako medikuek ez diote sinisten. Josef Breuer psikiatrak lagundu egiten dio ikerketekin aurrera eramaten, berak erabili egin baitzuen teknika hori. Bere bezeroak hipnosiarekin tratatzen lagundu egiten haien arazoak konpontzen saiatzen zen eta era berean beste giza portaerak aztertzen hasi zen esterako, hitz egitean hitz bat gaizki esaten dugun bakoitzean nola gure inkontzientean edo benetan esan nahi dugula adierazten dugula, lapsus linguae.Edipo konplexua edota huts egindako ekintzak ekintzak aztertzen hasten da.
Hau dena Cecily izeneko neska bati esker izan zen bere aitaren heriotza zela bere inkontzientean gordetako trauma baten ondorioz sortutako azazo fisikoen jatorria aurkitzen saiatu egiten da eta hipnosia erabili gabe lortu zuen.Honela inkontzientean hipnosirik gabe satzeko metodo berri baten aurrerapena ekarri zuen eta psikoanalisiaren sortzaile bihurtu zen.
BIOGRAFIA:
1856an jaio zen Moravian eta Londresen hil zen 1939an.Vienako unibertsitatean neurologian espezializatu zen. Histeriaren ikeketan eta tratamenduan ibili zen, hasieran Charcotekin eta gero Breuer-rekin. Gaixoen inkontzieteko problema oinarrizko izaera sexualaz jabetuz eta jatorria haurtzaroko esperientzietan ipiniz sortu egin zuen psikoanalisiaren teoria .
PSIKOANALISIA:
Pazientearen adimen-prozesuko osagai inkontzienteen arteko harremanak bilatzen ditu psikoanalisiak. Pazientearen asoziazioek erreprezio -prozesu horretan sakontzea ahalbidetzen dute eta sintomarantza hurbiltzen gaituen gertaera inkontzienteak zeintzuk diren jakitean datza. Psikoanalisiaren lehen araua ideien asoziazio librea da: pazienteari bururatzen zaionguztia adierazteko esaten zaio, nahiz eta alferrikakoa eta desegokitzat jo ,pentsamendu bat bera ere ez isiltzean datza, sarritan lotsagarri nahiz penagarria bada ere.
Ondorioa, erreprimitutako oraitzapenak eragindako traumaren sintomen bitartez pazientearen historia berregin ahal izatea da eta honela sintoma bera ere desagertzea
INKONTZIENTEA :
Maila honetan, kontzientean ez dauden oroitzapenak, asmoak eta osagaiak sartzen dira. Material horren parte bat ez da inoiz kontzientearen parte izan, baina beste parte handi bat, estuasun jasanezina sortu duten esperientzien eraginez, kontzientetik kanpora ateratakoa da.
HISTERIA :Ideia, irudi eta emozio inkontzienteen gehiegizko adierazpenak bereizten duen neurosia da.
LAPSUS-LINGUAE :Hitz egiterakoan nahi gabe ditugun hutsegiteak, baina inkontzienteki pentsatzen duguna adierazten dugunean.
EDIPO KONPLEXUA:Ume batek bere amagaitik sentitzen duen erkarpen sexuala eta era berean era inkontzientean aitagaitik gorrotoa sentitzen du.
ELECTRA KONPLEXUA : Neskak era berean aitagaitik sentitzen duen erkarpen sexuala.
HUTS EGINDAKO EKINTZAK:Esan nahi duguna esaten ez dugunean eta esn nahi genuenaren aurkakoa denean.
IRITSIA:
Nire ustez Freud-en lanak eta ekarpenak psikologiari garrantsi handikoa da, berari esker gaur egun giza portaeri buruz dakizkigu gauza gehienak dakizkigu. Buruko hainbat arazo konpontzeko oso erabilgarria izan zaizkigu eta esterako depresioa edota gorputzeko arazo fisikoren bat, gure buruak eragindakoagaitik,bereala konpon diezakegu.
WEBGRAFIA:
http://es.wikipedia.org/wiki/Wikipedia
http://www1.euskadi.net/harluxet/

No hay comentarios: