2008/10/01

Telebisten gerra

Munduko hainbat lekutan azter ditzakegu bi pertsonen edo enpresen arteko guda. Sarrera honetan milaka adibiderengandik, bat azalduko dut nire ikuspuntutik.

Telebistaz hitz egitean, derrigorrez entzuleriari buruz hitz egin behar da. Telebista haien eskamenen alde mugitu egiten da. Baina kasu konkretu batzutan, lortu nahi dutena ez da haien kanalaren entzuleria handitu, nahiz eta besteena gutxitu.

Adibide on bat da prime time orduetan gertatzen dena. Egun batzuen gauetan, adibidez, ez dago programazio interesgarririk. Bigarren mailako filmeak edo interes gutxi duten erreportajak jartzen dituzte. Eta berriz, beste egun batean, arrakasta izugarria duten bi telesail ipintzen dituzte ordu berean; bien artean aukeratu behar izateko. Gaur egungo ostegunetan gertatzen den bezala "Cuéntame" eta "Sin tetas no hay paraíso" telesailekin.

Beraz, nire galdera da: Zergatik ezin dute biok irabazi, kanal bakoitzak egun desberdinean ipintzen badu haren telesaila? Zergatik galdu behar du batek, besteak irabaz dezan?

No hay comentarios: